Enplego zoriontxuago bat

«Aresti irakurri eta Aresti entzuteko» arratsaldea Oiartzunen

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astizek artistaren poemak eta kantuak birbisitatuko dituzte Landetxea Aretoan

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 17 de mayo 2024, 11:57

«Aresti irakurri eta Aresti entzuteko» arratsaldea proposatu dute Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astizek igande honetarako Oiartzunen, Oiartzungo Kantagiltza Elkarteak eta 1545 argitaletxeak antolatutako ekitaldian. Musika eta literatura uztartu nahi dituen ekimenaren hirugarren edizioa izango da eta azken sarrerak oraindik eskuragai daude zortzi euroko prezioan

Publicidad

Aurkezpen gutxi behar du Gabriel Arestik, euskal literaturako «izen handietako bat», ibilbide oso oparoan «ekarpen neurrigabea» egindakoa. Emanaldian haren kantuak eta poemak izango dituzte ardatz, izan ere «hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baititugu zer esaten duten ikusten ere».

Hala, Arestiren obra birbisitatuko dute «paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena».

Enplego zoriontxuago bat

  • Kartela: Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz.

  • Noiz: maiatzaren 19a, igandea. 18:00etan.

  • Non: Landetxe aretoa, Oiartzun.

  • Sarrerak: 8 euro. https://sarrerak.oiartzun.eus/entradas/-/view/event/199584

  • Antolatzaileak: Kantagiltza eta 1545 argitaletxea.

Literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Kantagiltzak eta 1545 Argitaletxeak lehenez 2022an batu zituzten indarrak eta orduko hartan Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaran izan ziren gonbidatuak 'Apoaren itzala' emanaldiarekin. Hurrengo urtean, 2023an, Gari eta Iñigo Astiz Landetxe Kultur Aretoan izan ziren 'Behin bizitzea' izeneko saioarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad