Borrar
San Telmo Museoa Lobo Altuna
Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikei buruz ariko dira Donostian

Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikei buruz ariko dira Donostian

'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' V. jardunaldia egingo dute San Telmo museoan. Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik

DV

Donostia

Viernes, 22 de enero 2021, 14:04

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk elkarlanean antolatutako 'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia egingo da larunbatean, urtarrilaren 23an, Donostiako San Telmo museoan. Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.

Gaia landuko duen bosgarren topaketa izango da, eta nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko aukera emango du.

Egitarauari eta parte hartzaileei dagokienez, Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands), Joseba Garmendia (Iñaki Arregi bekaren irabazlea), Nora Erdozia (arkitektoa) eta Arritxu Zelaia (hizkuntza aholkularia) izango dira topaketan.

Halaber, jardunaldia bukatzeko, arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikei buruzko mahai inguru bat izango da, Iratxe Arriola (Ea), Olatz Peon (Tolosa), Oier Oiarbide (Gabiria) eta Joseba Otondoren (Baztan) parte hartzearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikei buruz ariko dira Donostian