Borrar
Altzoan altzoan esaten dit/Bragas y Celine', Oihana Vesgaren proposamena.
Asteazken honetan abiatuko da Donostian LABO XL jaialdia

Asteazken honetan abiatuko da Donostian LABO XL jaialdia

Lau egunez, laugarren edizioak proposamen eszeniko berriak eramango ditu hiriko hainbat gunetara

Martes, 18 de octubre 2022, 15:38

Asteazken honetan abiatuko da Donostiako Tabakaleran LABO XL Donostiako Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren laugarren edizioa, lau egunez dantzaz, performancea, antzerki garaikidea eta jarduera paraleloak hiriko hainbat gunetara eramango dituena. Inaugurazio ekitaldia eguerdiko 12:00etan egingo da, Kutxa Kultur Plazan, eta bertan elkartuko dira jaialdiaren sortzaile eta kudeatzaile Ana Barrantes (LABO XLko produkzio burua) eta Ion Estala (LABO XLko zuzendaria), Harkaitz Millan (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua), Norka Chiapuso (Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko programazio zuzendaria/dFeriako zuzendaria) eta Onintza Urbieta (Kutxa Kulturako zuzendariordea).

Jaialdian ohikoa denez, Oihana Vesga aurtengo karteleko protagonistaren lehen pieza performatiboa 'Altzoan altzoan esaten dit/Bragas y Celine' ikusi ahal izango da, inaugurazio-ekitaldirako sarrera librea baita. Hurrengo egunetan ere Tabakalera izango da gune nagusia, jarduerak egingo diren espazioen erdiak bertan baitaude. Hala, Kutxa Kultur Klubak (1. solairua), Artisten Guneko Platoak eta Lantegiak (3. solairua) eta Kutxa Kultur Plazak (4. solairua) hartuko dituzte egitarauko ikuskizunak. Tabakaleratik kanpo, Victoria Eugeniako Club aretora, Emáus Social Factory (Mundaitz, 6), Dabadaba (Mundaitz, 8)eta Convent Garden (Easo, 20) izango dira gainerako guneak.

Guztira, bertako zein estatuko konpainien 17 ikuskizun aurkeztuko dira, gehi pieza birtual bat, bi lantegi, liburu-aurkezpen bat, bi topaketa profesional, eta DJ sesio bat. Emakumeen presentzia ere handia izango da: LABO XLren eszenatokietatik igaroko diren 31 antzezletatik 18 emakumeenak izango dira, eta aurkeztuko diren 17 piezetatik 10 emakumeek sortuak dira dituzte.

Lehen egunean, asteazken honetan alegia, Andoni Mutiloaren 'Sex Sua' 50 minutuko musikala ikusi ahal izango da 18:00etan Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida definitiboa proposatzen du Andoni Mutiloak. Gida izaera duen beste proposamen bat ikusi ahal izango da toki berean ordubete geroago: Paula Mirá eta Paz Albertaren 'Pazypaula. Instrucciones para no aburrirse'.

Eguneko hirugarren proposamena 21:00etan Victoria Eugenia Club Aretoan eskainiko den BAAL konpainiaren 'Ginoide' dantza garaikideko emanaldia da, Catalina Carrascok zuzendua eta Catalina Carrasco berak Gaspar Moreyrekin batera antzeztua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteazken honetan abiatuko da Donostian LABO XL jaialdia