Borrar
Asun Garikano, larunbat honetan emandako sarrera-hitzaldian. Euskaltzaindia
Asun Garikano: «Euskarazko kultura produktuak gazteen eskuetara eraman behar ditugu»
Euskaltzaindia

Asun Garikano: «Euskarazko kultura produktuak gazteen eskuetara eraman behar ditugu»

Euskaltzain oso izendatu ostean araudia jarraituz emandako sarrera-hitzaldian 'Noeren ontzia' egitasmoa aurkeztu du Asun Garikano hizkuntzalari tolosarrak

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 29 de junio 2024

Gazteen artean den euskal kultura-ondarearen gaineko ezagutza «urria» dela iritzita, Euskaltzaindiak abian jarritako 'Noeren ontzia' egitasmoa izan du ardatzetako bat Asun Garikano hizkuntzalari tolosar eta euskaltzain osoak Gasteizko Goiuri jauregian eman duen sarrera-hitzaldian. Hala, «Euskarazko kultura produktuak gazteen eskuetara eraman behar ditugu», aldarrikatu du Garikanok. Ildo horretan kokatu du 'Noeren ontzia', gazteen irakurmenaren gainbeheraz kezkatuta eta identifikatutako hutsune bati erantzuteko euskal kultura lantzeko material didaktiko adostua, euskal kulturaren «itsasoan» zehar ibiltzeko tresna digitala. Euskaltzaindiaren webgunean eskura dago jada.

Baina badu Noeren ontziak beste helburu bat ere, irakurmenarekin estuki lotua dagoena, eta horrela azaldu du euskaltzain osoak gaurko hitzaldian: «Denok dakigu azken urteetako PISA eta PIRLS probetan emaitzak kaskarrak izan direla irakurmenaren atalean. Horren aurrean, 2018an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskadiko Irakurketa Plana argitaratu zuen Heziberri 2020 hezkuntza-eredu pedagogikoaren barruan. Bertan, «askotariko testuak» nahiz lexikoa lantzearen beharra azpimarratzeaz batera, ikastetxe bakoitzak bere irakurketa-plana diseinatzeko edo eguneratzeko pausoak zehazten ziren. Irakurgunea webgunea ere zabaldu zen, eduki guztiak bertan kokatzeko. Plan horretan, ordea, behar-beharrezkoena falta zen: «askotariko testu» horiek ez ziren inon ageri. Falta zen, hain zuzen ere, Noeren ontzian jasotzen ari garena: estilo, erregistro, tonu desberdinetako testuak».

2023ko irailaren 29an izendatu zuten euskaltzain oso euskararen akademiak eta, ordutik, hizkuntzalari tolosarrak sei hilabete izan ditu hitzartzea prestatzeko, 'Mendi-zelaiak estali baino lehen' izenburupean aurkeztu duena. Andres Alberdi euskaltza Garikanoren datuak eta merezimenduak izan ditu hizpide hitzaldiaren lehen partean. Bigarrenean, Garikanok buru egiten duen Euskaltzaindiaren Noeren ontzia izeneko proiektuak eragin dizkion gogoeta batzuk harilkatu ditu. «Ilusioz hartu da proiektua, baina ezin ahaztu liteke eskolak erronka handia duela; are gehiago azken amets eta helmuga, ikasle euskaldun osoak eta euskaltzaleak ateratzea bada», azaldu du Alberdik.in osoak erantzuna eman dio 'Noeren ontziaren uberaren arrastoan' titulupeko hitzaldiarekin.

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak ireki dute ekitaldia eta, ostean, aipatu bezala Alberdik erantzuna eman dio. Amaieran Miren eta Maddi Garikano eta Lierni eta Larraitz Ugartemendia musikariek 'Iruten ari nuzu' kanta herrikoia interpretatu dute.

Ibilbide oparo eta anitzean, ez dira gutxi egindakoak. Euskal Filologian lizentziaduna, Ameriketako euskaldunei buruzko bi libururen egilea ere bada: 'Far Westeko Euskal Herria' (Pamiela, 2009) eta 'Kaliforniakoak' 1533-1848 (Pamiela, 2013). Horretaz gain, Bernardo Atxagaren euskarazko eta gaztelaniazko obra guztien edizioaz arduratu da. Edizio-lanaren arduradun izan da ere 'Garziarena' aldizkarian (1992-1994) eta 'Euskaltzaindiaren Erlea' aldizkarian (2009-2016). Egun Euskaltzaindiak aurten bertan abian jarritako Testu-bankua proiektua gidatzen du. Itzultzaile gisa, ingelesetik euskarara itzuli ditu Robert Louis Stevensonen, William Faulknerren, John Steinbecken, Patricia Highsmithen eta beste zenbait egileren lanak; euskaratik gaztelaniara, berriz, Bernardo Atxagaren obra guztiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asun Garikano: «Euskarazko kultura produktuak gazteen eskuetara eraman behar ditugu»