Borrar
Azaroaren 25ean amaituko da gehienez bost minutuko piezak aurkezteko epea
X. 'Hamaika entzuteko!' lehiaketa

Azaroaren 25ean amaituko da gehienez bost minutuko piezak aurkezteko epea

Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa...

J. A.

Jueves, 31 de octubre 2024, 11:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Opciones para compartir

Irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea helburu duen 'Hamaika entzuteko!' lehiaketaren hamargarren edizioa martxan da eta azaroaren 25a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Nahi duen orok dkirratia@donostia.eus helbidera bidal ditzake. Aurkeztutako guztietatik irrati-pieza onenaren sariak 800 euro jasoko ditu eta, horretaz gain, euskarazko onenak 600.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Dena dela, lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa DK Irratia erabiltzea; lehiakideen esku dago zein baliabide erabili irrati-piezak sortzeko.

Baldintzetan zehazten denez proposatzen den audioak originala, ez-komertziala, irratian emititu gabea eta beste sariketetan saritu gabea izan behar du. Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan, bai taldeka nahiz banaka.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios