

Secciones
Servicios
Destacamos
n. azurmendi
Sábado, 23 de abril 2022, 12:49
Liburuaren Nazioarteko Eguna paperezko formatu tradizionalaren festa da batik bat, liburuzaleek liburua baitute maite, baita horren inguruan sortzen diren harremanak ere. Aurten liburuak badu gainera zer ospatua, bizitzea tokatzen ari zaigun bolada zailean berriz erakutsi baitu babesleku dela askorentzat; gordeleku edo ihesbide, nahieran.
Paperezko liburuak oso ondo eutsi dio ustez suntsitzailea izan behar zuen liburu elektronikoaren 'erasoari'. Orain dela urte batzuetako iragarpen katastrofikoak ez dira bete, alegia. Mendetan zehar bakar-bakarrik bete izan duen espazioaren zati bat euskarri berriei utzi behar izan badie ere, paperak jarraitzen du jaun eta jabe izaten.
Dena den, euskarri elektronikoen zatia handitu egin zen 2020an, pandemiaren lehen urtean, mugikortasuna mugatuen egon zen garaian. Berriki gaztelaniazko eduki digitalak banatzen dituen Librandak zabaldu duen 'Informe anual del libro digital 2021' txostenean ikus daitekeenez, gaztelaniazko liburu digitalen irakurketa %40 hazi zen (%43 Espainian eta %37 gainerako herrialdeetan) 2020an. Pandemiaren eraginpeko datuak horren ikusgarriak izanik, 2021ean sektoreak nahikoa izan zuen aurreko urteko datuei eustearekin. Horrenbestez, gaztelaniazko liburu digitalen irakurketak bere horretan jarraitu zuen Espanian, eta %-0,86 murriztu zen maila globalean.
Irakurketa digitalaren eremuan mundu mailako liderra den Kobo by Fnac-ek ere egunotan zabaldu ditu iazko datuak, eta berretsi du 2020ko goraldiaren ondoren 2021ean liburu elektronikoaren erabilera ez dela modu nabarmenean moteldu, ezta aipatzeko moduan handitu ere. Irabazitako eremuari eutsi dio, baldintzak zeharo aldatu arren atzera egin gabe.
Plataforma horretan liburu digitalak erosten dituztenek argi eta garbi egiten dute misterioaren, nobela beltzaren, fikzio historikoaren eta eleberri erromantiko/erotikoaren aldeko apustua, genero beltza nagusitzen delarik. Hamar liburu salduenen artean, zazpi dagozkio genero horri. Bost, 'Rey blanco' salduena barne, Juan Gómez Juradorenak dira. Hamarreko zerrendan Euskal Herriko bi idazleren lanak daude: Eva García Sáenz de Urturiren 'Aquitania' eta Ibon Martín donostiarraren 'La hora de las gaviotas'.
Euskarria aspalditxokoa bada ere, berritzat jo daitekeen fenomeno bat nabarmendu du Kobok urteko balantzean: adioliburuen erabileraren hazkundea. «Audioliburuen hedapen sinesgaitzak markatu du 2021 urtea» esaldiarekin deskribatu dute bilakaera, adieraziz bi urte nahikoa izan dituela formatuak euskarri digitalen merkatuan tokia hartzen hasteko.Iaz, hain zuzen, %50 handitu zen plataforma honetako audioliburuen kontsumoa aurreko urtearekin alderatuz gero.
Konfinamenduan hasi omen zen hedatzen Espainian mundu mailan ere goranzko joera nabarmena duen audioliburua. Funtsean, iturri desberdinetan eskura daitezkeen audio artxiboak dira, artxibo horiek erreproduzitzeko gauza diren tresnetan entzun daitezkeenak (telefonoetan, tabletetan, ordenagailuetan, ebook irakurgailuetan...). Kobok emandako datuen arabera, Espainian audioliburuen erregea Brandon Sanderson literatura fantastikoko idazle estatubatuarra da, bost audioliburu salduenetatik hiru bereak baitira.
Amazonen baitako Audible enpresak aste honetan eman ditu halaber audoliburuen inguruko datuak. Sektorearen hazkundea berresten dute. Azken urte eta erdian Espainian euren katalogoko tituluen entzuketa 15 milioi ordutara iritsi dela adierazi dute. Hilabetez hilabete handitzen joan da, gainera, ordu kopurua. Martxoan, esaterako, 1,4 milioi ordu audioliburu entzun zituzten plataformako bezeroek.
Espainiako Kultura Ministerioaren 'Barómetro de Hábitos de Lectura y Compra de Libros en España 2021' txostenak eskaintzen dituen datuak ere bide beretik doaz, nahiz eta ikuspegi orokorragoa eskaintzean hobeto islatzen duten 'fenomenoa'-ren pisu erlatiboa.
Ondoko grafikoan ikus daitekeen moduan, liburu digitalak irakurtzen dituzten herritarren kopuruak beheranzko joera du hamar urtean lehen aldiz. Hedatzen hasi eta aurreneko urteetan handia eta azkarra izan zen hazkundea, baina geldialdi halako batean murgilduta dagoela ematen du.
Audioliburuei dagokienez, liburuak entzuten dituztenen kopurua oso txikia da oraindik. 2021ean herritarren %5,2k adierazi zuten baliatzen zutela noizean behin aukera hori, nahiz eta are txikiagoa izan, %3 ingurukoa, ohiko entzuleen kopurua. Bere txikitasunean, baina, ohitura hedatzen ari dela erakusten dute datu horiek, ia bikoiztu egiten baitituzte aurreko urtekoak. Audioliburuetara gehien jotzen dutenak erdi-mailako ikasketak dituzten emakumeak dira, 25-45 urte bitartekoak. Deigarria da hizkuntzaren hautua, hamarretik ia hiruk ingelesezko audioliburuak entzuten baititu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.