

Secciones
Servicios
Destacamos
Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak oso balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: «Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan».
Gerediaga elkarteak jasotako iri-tzien arabera, Azoka ona izan da argitaletxe, editore, diskoetxe, autoekoizle eta sortzaileentzat. Salmenta aldetik «berdintsua» izan da egun batean eta bestean, eta kasu askotan saltzaileen espektatibak gainditu egin dira.
Azokako bost egunetan etengabea izan da bisitarien joan-etorria. Lehenengo egunean, goizez milaka ikaslek Azoka leporaino bete ostean, arratsalde lasaiagoa bizi izan zuen kulturaren plazak. Hurrengo lau egunetan, milaka eta milaka azokazalek Landako gunea bete dute une oro, eta azken urteekin alderatuta, bisitari kopuru aldetik orekatuena izan da, ez baita egunen artean gora-behera nabarmenik egon; egun guztietan egon da Azoka beteta. Azokak egiten duen estimazioaren arabera, egunotan 115.000 lagun baino gehiago gerturatu da Landako gunera. Azokako aurreikuspenak gainditu dira: lehen urtez kaleratutako 'DA!' poltsak larunbatean agortu ziren; eta Landako guneko erakusleihoen planoa hirugarren egunean agortu zen.
Nerea Mujika | Gerediaga elkartea
Unai Pelayo 'Pelax' | Ahotsenea
Bisitarien profilari dagokionez, «azpimarratzekoa da azokazaleen aniztasuna: azokara urtero etortzen direnak, aurten lehenengo aldiz gerturatu direnak, atzerritik bisitatu gaituztenak, bisita gidatuen baitan gerturatu direnak...», adierazi dute antolatzaileek. Gero eta gehiago omen dira euren bisita programazioaren arabera antolatzen duten bisitariak. Horren ispilu da Azokako webgunea: 41.500 bisitarik kontsultatu du webgunea azken lau egunetan -atzoko arratsaldearen faltan-, egitaraua kontsultatzeko asmoz.
Durangoko Azoka Ikasle Egunarekin hasi zen, abenduaren 5ean. Euskal Herri osoko milaka ikaslek Landako eta gainontzeko guneak bete zituzten, Azokak antolatutako tailerretan parte hartu eta erakusmahaiez gozatzeko. «Pozgarria da Azokarentzat belaunaldi berriek Azokan parte hartzea: Etorkizuneko sortzaile, ekoizle edo bisitariak izango dira. Estrategikoa da euskal kulturaren transmisiorako. Horregatik, Durangoko Azokak Ikasle Eguna indartzeko erronkari eutsiko dio datozen edizioetan ere», adierazi dute.
Gorka Julio | Kabi@
Itsaso Gangoitia | Saguganbara
Bigarren egunean, abenduaren 6an, Durangoko Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea aurkeztu zen. Etzi Portu Maritimoak aurkeztutako ATOPIArpg proiektuak irabazi du beka, eta, horri esker, euskaraz sortutako lehenengo rol-jokoa argitaratuko da, eta 2019ko Azokan partida bat jokatu ahal izango. «Proiektu berritzailea, sortzailea eta freskoa da, umorea lantzen du eta aukera emango die bisitari eta kulturzaleei egitasmoan parte hartzeko. Gerediagak, beraz, balorazio oso positiboa egiten du lehenengo Sormen Bekak eman duenarekin».
Bekaren bidez Gerediagak sortzaile berriengan jarri nahi izan du arreta, eta ildo hori indartzen jarraituko omen du datozen edizioetan ere. «Aurtengo Azokan hamaika dira euren lehenengo disko, liburu, ikus-entzunezko lan, proiektu digital edo antzezlan aurkeztu dituzten sortzaileak. Eta sortzaile berri hauei plaza eskaintzen eta ikusgarritasuna ematen jarraituko du Azokak datozen edizioetan ere».
Aurten bigarren urtez, Azokak «kultura guztion eskura» egitasmoa antolatu du, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonei ere Azoka eta euskal kultura gerturatzeko asmoz. «Oraindik Azokak bide luzea egin behar du bisitari guztientzat inklusibo eta irisgarria izateko, baina norabide horretan urratsak ematen jarraitzen du. Aurten, stand berezia eta abenduaren 8an antolatutako aurkezpenaz gain, Gorabide elkarteko kideak boluntariotza lanetan ibili dira, eta, azpimarratzekoa da Azokan topatu dituzten hutsuneak identifikatu dituztela, hurrengo edizioetan Azokak hobetzeko. Gerediagak horretarako konpromisoa hartzen du».
Gune ezberdinei dagokienez, Saguganbaran, adibidez, areto handia beteta egon da saio guztietan, eta txikian antolatutako tailerretan ere itxaron-zerrendak egon dira. Egunik jendetsuenak abenduaren 7a eta 8a izan dira, eta ekitaldirik jende-tsuena 'Ene kantak' taldearena. «Ostiralean izan zen, jende pila etorri zen, bazekitelako, eta kanpoan berrehun lagun gelditu ziren. Kantariak kanpora atera eta lau abesti eskaini zituzten», adierazi du Itsaso Gangoitiak, guneko koordina-tzaileak. «Gozamena izan da sor-tzailearentzat, gozamena bisitarien-tzat, eta gozamena guretzat».
Arantxa Arrazola | Szenatokia
Ihintza Orbegozo | Plateruena
Irudienean ere gorakada igarri dute aurten. Johana Olabarria arduradunaren iritziz, «harrotasunez esan dezakegu Irudieneak bere txokoa duela Azokan, euskarazko zinemak gero eta ikusle gehiago dituela eta hau urrats bat besterik ez dela». Kopuruei dagokienez, laugarren egunerako aurreko edizioko bisitari kopurua gainditu zuten, 1.860 pertsona izan zituztelako, azken egunaren faltan. 31 ikus-entzunezko lan proiektatu dira, eta 8 filmetan aretoa beteta izan dute.
Kabi@n ere aurtengo edizioaren balorazio positiboa egin dute. Wikipediaren ezagutza libreak eta Gamerauntsiaren euskarazko bideojokoek aretoa bete dute. Horrez gain, hainbat sare sozial eta proiektu interesgarri aurkeztu dituzte, Mastodon kasu. Gorka Julio arduradunak azaldu duen bezala, «teknologia-proiektuen bizitasuna argi gelditu da, eta badago irakasle multzo bat oso interesatua». Atzo, azken egunean, Uztaritze Betelu eskultore eta idazle donostiarrak ekimen berri-tzailea aurkeztu zuen, Mikel Azkarate programatzaile informatikoarekin elkarlanean taxutua.
Gogoetaren Plazak kulturgin-tzan puri-purian dauden gaiak Azokaren erdigunera eraman ditu; eta Benito Lertxundi, Ander Lipus, Sustrai Colina, Dani Fano, Katixa Agirre, Mariasun Landa edota Maialen Errotabehere bezalako sortzaileek hausnarketa mamitsuak eskaini dituzte bertan.
Ahotseneko koordinatzaile den Unai Pelayo arduradunak azaldu duenez, «sortzaileak pozik daude, askok esker oneko hitzak bota dizkigute egunotan». Larunbat goizean jende-ilara oso-oso luzeak gertatu ziren, Gatibu, Nogen eta Hesian-ek jotzen zuten eta. «Gainera, Abar enpresako teknikarien lana azpimarratu behar da. A zer lana!»
Szenatokian 1.000 ikusle baino gehiago izan dituzte egun hauetan. Arantza Arrazola arduradunarentzat, «aurten esan dezakegu espazioa finkatuta dagoela eta ezaguna egin dela arte eszenikoetako gune modura». Antzerki zaleez gain, antzerkiko profesionalak ere gerturatu omen dira, ikusle modura. Eta ikusle gehien, larunbat iluntzean, hiru antzezlan labur eskaini zirenean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.