Benito Lertxundiren 'Oi ama Euskal Herri' kanta abestuz amaitu da aurtengo Durangoko azoka. Horrela nahi izan dute antolatzaileek eta Landako eremuan elkartutako argitaletxe desberdinetako kideek, Orioko abeslariari omenaldi gisa agurra eskainiz. 59. Durangoko Azokaren ateak itxi aurretik izan zen une berezia oriotarraren omenez eta bertan ziren lagunek ere parte hartu nahi izan zuten euren ahotsekin eta txalo zaparradarekin.
Publicidad
Eguna ere horrela hasi zen Durangoko azokaren laugarren jardunaldian. Izan ere, Andoni Ollokiegi 'Olloki' abesten hasi zen ateak zabaltzeko unean eta bat batean, 'Baldorba' kantu aski ezaguna eskaini zuen gitarra eskuan zuela lehen bisitariei eta gainerako postuetan zeuden kideei. Pasai Donibaneko abeslariari ere lagun ugari gehitu zitzaizkion bere saioan eta giro ezin hobea nagusi zela sumatzen zen lehen ordutik.
Giro on horrek gauzak ongi joan direla islatzen zuela esan daiteke, batetik lagun ugari hurbildu delako, parte-hartze handia egon delako eta salmentak ongi joan direlako intentsitate handiko lau egunetan zehar. «Aurtengoa lehen egunetik berezia izan da», zion Elkar argitaletxeko Andres Camiok «pozgarria izan da ostegunean ateak zabaldu zirenean hainbeste jende gaztea etortzea, aurten ikasle gazteak izan ditugulako batez ere eta hurrengo egunetan ere adin guztietako lagunak ibili dira azokan». Gainera, «lehen pertzepzioa da baina esan dezakegu salmentak ondo joan direla Elkar musikan behintzat, ekarritako nobedadeak ondo mugitu dira eta katalogo fondoan ditugun hainbat lanek ere eskaera polita izan dute. Kontuan izan behar da azokan fondo zabal horretan ditugun diskoak eskaintzeko aukera oparoa dugula, gaur egun dendetan erosi ezin diren disko horiek eta Durangok aukera hori ematen digu guri eta musikazaleei, disko horiek eskuratu daitezke, horregatik ere berezia da Durangoko azoka eta gainera, ezagutzen ez ditugun hainbat talde gazte hurbildu dira eta euren maketak utzi dizkigute, beraz, hartu-eman hori izateko balio izan digu».
Liburuen atalari erreparatuz gero, Elkar argitaletxeko Julen Agirrezabalaga ere «pozik» ager-tzen zen aurtengo azokaren balantzea egiterakoan. «Jendea etorri da egunero egunero eguraldi petral xamarra izan arren eta hori eskertu behar dugu eta gainera liburu erosteko interesarekin». Agirrezabalagak zioenez «liburu berriak eta ez hain berriak ekarri ditugu, fondoan ditugun materiala ere ekarri dugu eta horiek ere funtzionatu dute. Garbi dago euskaraz dauden liburuen irakurle komunitate bat dagoela eta eskaintza zabal eta kalitatezkoa ematen ahalegin behar dugu».
Erein argitaletxeko postuan ere lan dexente izan dutela aitortu zuen Idoia Sanchezek. «Aurten egun bat gutxiago izan eta hori ere nabaritu dela uste dut nik. Jende asko ibili da eta aforo zela eta, ateak itxita egon dira eta jendeak ilarak jasan behar izan ditu, baina behin barruan egonda lasaiago ibili da liburuak ikusteko, galdetzeko eta erosteko garaian eta hori ona izan dela denontzat uste dut».
Publicidad
Noticia relacionada
Elisa Belauntzaran
Sanchezen esanetan «adin guztietako lagunak hurbildu dira eta ikusi dugu, dagoeneko gurasoekin duela urte batzuk etortzen ziren gaztetxo haiek orain kuadrillarekin etortzen direla eta ezagunak direla eta hori ere nabarmentzekoa dela. Honi gehitu behar zaie duela urte batzuk gazteak erabat musika aldean ibiltzen zirela eta hori ere aldatzen ari da».
Jende gaztearen presentzia ere nabarmendu zuen Pamiela argitaletxeko Lander Majuelok. Honen esanetan «lagun ugari ibili da egun guztietan eta hori salmentetan nabaritu da. Azoka ederki joan da, jendetsua izan da eta ostirala egun fuerteena izan arren, beste egunetan ere jende asko ibili da. Nik esango nuke inoiz ikusi dudan jendetsuena izan dela aurtengo azoka, iazko egun onena baino izan ditugu aurtengo guztiak. Jendetza ibili dela nabarmenduko nuke nik eta leku anitzetik etorritakoak izan direla».
Publicidad
Azken eguna izan arren, atzokoa egun intentsua izan zen bertaratu ziren guztientzat. Irribarre ugari ikusten ziren euren abeslari gustukoena ikusterakoan eta baita abeslarien aurpegietan disko bat sinatu eta argazkia ateratzen zuten bakoitzean. Esti Markezek garbi zuen «azokan jendearekin hitz egiteko aukera duzu pertsonalki eta horrela diskoaren kantak azaldu eta bestelako xehetasunak. Emanaldietan ez duzu jendearekin hartu-eman hori izaten eta interesgarria izaten da niretzat behintzat». Hirugarren azoka da Markesentzat, «lehena Covidaren urtean izan zen beraz, ez nuen jendearekin egoteko aukerarik izan. Aurten, nire disko berria ('Atenporal') ekarri dut eta oso ondo joan dela uste dut. Harrera oso ona izan du eta pozik nago jendearen erantzunarekin».
Pozik zegoen abeslari aiarra bere entzuleak inguruan zituela. Oso urruti joan gabe, Izaro, ETS, Bulego, Maider, Leihotikan, Balaunka, Olloki, Belarri, Bele, Etxebarria aita-seme trikitilariak... Aukera handia eta anitza aurkitu ahal izan da aurtengo 59. Durangoko azokan musikaren atalean. Liburuetan ere egonda zer ikusi eta irakurri. Komiki atalean azpimarratu duten lanetako bat, Joseba Beramendik Txalaparta argitaletxearekin ateratako 'Zu hor eta ni hemen' komikia. «Lan bikaina» izateaz gain, «urrun bizi den errealitate gordina umeei hurbiltzeko.
Publicidad
Jon Arretxe idazlea ere lanpetuta ibili da egun hauetan bere lan berria sinatzen, nahiz eta onartu «telesaila dela eta 'Touré' lehen liburua asko eskatu digute». Arretxe ere pozik jasotako onarpenarekin, gehienak bezala. Arrazoi ugari izan dituzte aurten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.