Borrar
Barrexerka taldeko kideak, batek daki ze esketxerako ideatutako jantziekin. BXK
Barrexerkak azken showa eskainiko du ostiralean Beasainen
'Nahastunbury'

Barrexerkak azken showa eskainiko du ostiralean Beasainen

Donostian eta Zarautzen 'sold out'-a lortu ostean, 20:30ean Usurbe Antzokian izango dira

J. A.

Martes, 26 de noviembre 2024, 10:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

«Benetako historia eta horretaz gogoratzen dena ezberdina da» mantratik sortu du Barrexerka taldeak azken emanaldia, 'Nahastunbury', beste behin ere bakarrizketak, antzerkia eta esketxak uztartuz. Ostiral honetan, azaroak 29, 20:30ean Beasaingo Usurbe Antzokian izango da emanaldia.

«Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, Benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona», dio sinopsiak.

Lagun arteko bilera batetik sortu zen 2018an eta umorea kiloka, bakarrizketak, antzerkia eta esketxak uztartzen zituen lehen emanaldiak gonbidatuekin izan ziren: Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Miren Amuriza edo Iñaki Artola esaterako.

Une horretan aldaketara momentua heldu zela nabaritu zuten. Hedabide honetan Graxi Arregi eta Garazi Mitxelena kideek iaz azaldu zuten bezala, «modu informalean» aritu ostean, poliki-poliki hazten joan zen taldea, batez ere kideek txipa aldatu eta emankizunak «modu profesionalagoan» garatzeko hautua egin zutenetik. Orduan heldu ziren antzerkitik gehiago zuten emanaldiak, Gipuzkoan barrena eraman zituena, baina baita une arraroagoak, 2019ko irailean Saguesen izandako emanaldia. Hala ere, hari ere zukua atera dio Barrexerkak 'Orbaina' dokumentalarekin, esketxekin batera YouTuben ikusgai dena.

Aro berriko lehen ikuskizuna 'Barkatu eragozpenak' izan zen, 2020ko azaroan eta segidan etorri ziren 7.0a, 'Ez etorri' (2021eko martxoa); 'Hor esketxa dago' (2022ko martxoa) eta orain arteko azkena, 'Bagoiaz' (2023ko martxoa). Tartean, gainera kolaborazio edo bestelakoak ere izan dituzte, 2022ko Durangoko Azokan esaterako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barrexerkak azken showa eskainiko du ostiralean Beasainen