J. A.
Sábado, 8 de julio 2023, 23:34
Gela barruan eta modu sistematizatuan ahozko komunikazioa eta euskararekiko atxikimendua lantzeko Berba-lapiko metodologia aplikatu dute EAEko 34 ikastetxek zortzi astez, apirila eta ekaina bitartean. Era honetan, iaz abiatutako ikerketa-proiektuari jarraipena eman zaio. Berau hezkuntzaren esparruan euskararen erabileran eta konpetentzian sakontzeko proposamena da, batik bat testuinguru soziolinguistiko erdaldunetako ikasleei bideratua.
Publicidad
Zehazki, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko taldeetan gauzatu da ekimena eta gela bakoitzeko irakasleek berariazko prestakuntza jaso zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hizkuntza Normalizaziorako aholkulariengandik.
Sorrera, hala ere, zertxobait aurrerago kokatzen da, 2017-18 ikasturtean, Soziolinguistika Klusterrak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen (HUHEZI) zuzendaritzarekin, bi ikastetxetako Lehen Hezkuntzako etapan abiatu baitzuten. Geroztik, euskararen ahozko konpetentzia praktikoa eta eraginkorra lortzeko, irakasleen formakuntza lantzen eta, ikerketaren bidez, metodologia berritzen jardun du.
Bi ikastetxetan garatutako metodologia EAEko 17 ikastetxetan aplikatu zen 2021/2022 ikasturtean. Aurten, 2022/2023an, lehengo 17ei beste 17 ikastetxe batu zaizkie, eta denera 34 izan dira metodologia inplementatu dutenak. Multzo handi horretan gauzatu den Berba-lapiko ildo orokorraz gain, ikastetxeetako batzuk Berba-lapiko 2.0 ildoa osatu zuten, proiektua inplementatu ondorengo inpaktua eta aldaketak neurtzeko irakasleengan eta ikasleengan. Gainera, hiru ikastetxetan Berba-lapiko 3.0 ildoa abiatu da, begirada longitudinala txertatzeko; ikasleen urtez urteko garapen aztarnak aztertzearekin batera, lau urtez metodologia inplementatu ondoren, ikasleen ahozko gaitasunean duen eragina neurtzeko.
Orain, 2022/23 ikasturtea amaitu berritan, Berba-lapiko metodologia aplikatu duten irakasleek proiektuari buruz egiten duten balorazioa jaso da, inplementazio fasean bizitakoaren berri edukitzeko. «Bildutako ekarpenak baliagarriak izango dira datorren ikasturteari begira, metodologian eta materialetan egokitzapenak egiteko», adierazi dute sustatzaileek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.