NEREA AZURMENDI
DURANGO.
Viernes, 7 de diciembre 2018, 10:21
Denetariko proposamenez gainezka dator Durangoko Azokaren hirugarren eguna, erdikoa, bigarrena, jai egunaren eraginez, oso jendetsua izan ostean. Egun osoan zehar igoko dira Ahotseneako eszenatokira hainbat talde eta musikariek, hala nola Iker Lauroba, Hezurbeltzak, Maddi, Ertzak, Hibai, Nerabe... Solasaldien gunean ere hainbat idazle ezagun elkartuko dira, euren nobedadeak aurkezteko. Pako Aristi, Oier Guillan, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda eta beste zenbait izango dira bertan.
Publicidad
Asteazken honetan, hala ere, aparteko pisua iango du ikus-entzunezkoak, Irudienean hainbat proiektu ezagun proiektatuko baitituzte. Goizeko 12:30ean 'Errementari' eskainiko dute, Paul Urkijo zuzendariaren parte-hartzearekin. 18:00etan 'Oreina' filmean oinarritutako hiru laburmetrai estreinatuko dira, eta film laburren zuzendariek parte hartuko dute: Maria Elorza, Aitor Gametxo eta Iñigo Salaberria. Ordubete beranduago, 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala proiektatuko da. Lana aurkezteko Ibon Toledo, Garazi Auzmendi Ion Fontenla eta Aloña Jauregi egongo dira. Kabi@n, berriz, Wikipedia Eguna izango da, eta besteak beste Txikipedia izango dute hizpide. Eta Areto Nagusian Gogoetaren Plazako bigarren saioa izango da: Sustrai Colina eta Garbiñe Ubedaren artean solasaldia, Nekane Zinkunegik gidatuta. Arratsaldean, «sormena eta gurasotasuna» landuko da, Dani Fano, Birkit, Katixa Agirre eta Lander Garroren eskutik, Josu Goikok gidatuta.
Ostegunean ere egin betea izan zuten gune guztiek, eta une gogoangarriren batzuk ere bai programak. Esaterako, Gogoetaren Plazan burutu zen Benito Lertxundi eta Lander Arretxearen arteko solasaldi mamitsua. Abeslari oriotarra hasiberri baten indarrarekin ari da aurkezten eta defenditzen oraingoz azkena duen diskoa, 'Ospakizun Gauean', baina 60 urte daramatza kulturgintzan, eta eskarmentuak zenbat balio duen erakutsi zuen musikari, bere ibilbideari, euskararen egoerari eta beste hainbat gairi buruz esandakoetan.
Benito Lertxundik, hain zuzen, 2012. urtean jaso zuen Gerediaga Elkarteak 1992az geroztik ematen zuen Argizaiola Saria; merezimendu osoz, gainerako omenduek bezala. Iaz Gerediaga Elkarteak jakinarazi zuen «omentzetik ereitera» igarotzeko asmoa zuela, heldua zela 25 urtez emandako Argizaiola sariaren etapa itxi eta sortzaile berriak bultzatzeko ordua. Horretarako sortu zuen diruz ongi hornitutako Sormen Beka -15.000 euro, 12.000 Durangoko Udalak jarriak eta gainerakok Elkarteak berak-, aurreneko edizioa, aurtengoan alegia, literaturaren inguruko proiektu bati emango zitzaiona.
Eta esan beharra dago sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiteko orduan, ez dela hitzerdika ibili Durangoko Azoka, proiektu erabat berritzaile bati eman diolako aurreneko Sormen Beka: rol-joko bati. Hain da berritzailea, non ez duen parekorik (aurrekari gisa aipatu zuten Eneko Mazok euskaratutako 'Antzinako Eskola'). Edonola ere, beka esleitu dioten ATOPIArpg proiektuaren eskutik helduko baita inoiz sortu eta merkaturatu den lehen euskarazko rol-jokoa.
Publicidad
Garbiñe Ubeda, Patxi Zubizarreta, Esti Albizu eta Xabier Bóvedarekin batera epaimahaia osatu duen Itxaro Bordari egokitu zitzaion, ondoan Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujika eta Durangoko alkate Aitziber Irigoras zituela, erabakiaren berri ematea. Esan zuen jasotako 28 lanen artean hiru heldu zirela azken errondara: ATOPIA, Gerrak eta Hiru Puntu, denak ere «kultur modalitate ezberdinak uztartzen» zituztenak. Azkenean, sortzaile berriei zuzendutako beka 'Etzi Portu Maritimoa' taldeari ematea erabaki zuten, urtebete barru, Durangoko 54. Azokarako, prest izan dezaten ATOPIA rol-jokoari dagokion liburua.
Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena izan ziren Durangon taldearen izenean, azalduz atzoko agerraldia zela, seguruenik, denak aurrez aurre elkarrekin zeuden lehen aldia. Telegrameko kontu baten eta posta elektronikoaren bidez aritu dira orain arte.
Publicidad
Izan dira, haien hitzetan, «zortzi pertsona jolasean», euren zaletasun eta beharretik sortu baita proiektua, «guk jolastu nahiko genukeen rol-jokoa». «Euskal Herria horren toki surrealista izanik, aprobetxatzea erabaki genuen», azaldu zuten zehaztapen handirik gabeko aurkezpenean. Funtsean, bost fakzio jarriko dituzte borrokan, berariazko «irudi eta kosmogonia» izango dutenak, zein baino zein bitxiagoa, badaudelako, besteak beste, kung-fu pelikuletatik ateratako marxistak, estralurtarrak existitzen direla sinesten duten konspiranoikoak, informazio agentzia ilunak...
Fakzio denak ari dira jokalariak erreklutatzen, denak daude osatze-bidean. Ezer ez dago, hortaz, itxita, ez taldea, ezta proiektua ere. Aurreratu zutenez, luze gabe jarriko dituzte baliabideak proiektura bildu nahi dutenei horretarako bidea emateko.
Publicidad
Azken emaitza 2019ko Azokan aurkeztuko duten liburua izango da, baina ordura arteko prozesua ere bada proiektuaren zati. «Rol-joko honen bidez irakurketa eta idazketarako ahalegin kolektiboki gozagarriak ahalbidetu nahi ditugu, liburu honen sormen prozesutik bertatik hasita, azaldu zuten.
Azken batean, urtea igaroko dute «elkarri ipuinak kontatzen». Horixe da «literatura mota zaharrena» eta, bide batez, Sormen Bekaren aurreneko ediziorako aukeratutako sorkuntza-eremukarekiko lotura zuzena. Beka amaitzen denean proiektuari segida emateko nahia agertu dute, eta liburutik abiatuta, ipuin laburren bilduma bat, komikiak, podcast saioak, edo ikus-entzunezko animazioak sortzeko asmoa ere badute.
Publicidad
Hirugarren egunari dagokionez, 11:00etan hasiko dira musika-taldeak Ahotseneako eszenatokira igotzen, eta Solasaldien gunean ere hainbat idazle ezagun elkartuko dira. Irudienean, besteak beste, 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala proiektatuko da, eta Areto Nagusian, Gogoetaren Plazako bigarren saioan, 12:30ean, Sustrai Colina eta Garbiñe Ubeda ariko dira. Kabi@n, berriz, Wikipedia Eguna antolatu dute bete-beteta datorren asteazken honetarako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.