![Bertso afaria ekainaren 20an Jagoba Arrasate agurtzeko](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/05/jagoba-ki1C-U2203527349451YE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Bertso afaria ekainaren 20an Jagoba Arrasate agurtzeko](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/05/jagoba-ki1C-U2203527349451YE-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Miércoles, 5 de junio 2024, 16:30
Ez da txikia Jagoba Arrasatek Iruñean egin eta lortutakoa Osasuna entrenatzaile bezala. Zelai barnean kirol emaitzen aldetik, baina kanpoan ere eta horregatik lortu du talde gorritxoaren zaletuen halako babesa. Ligako azken partidan Sadarren bizi ziren uneak eta Arrasatek berak bota zuen bertsoa dira erakusle onena.
Behin futbola amaituta, Osasunako hainbat peñak osatuta Sadar Bizirik plataformak eta AEK-k bertso afaria antolatu dute ekainaren 20rako entrenatzaileari merezitako agurra eskaintzeko. Amets Arzallus, Julio Soto, Urko Gartzia eta Arrasate bera izango dira Antsoaingo frontoian arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 20 euroko prezioa izango dute eta aurrez eskuratu ahalko dira AEKren San Juan (Irrintzi), Alde Zaharra (Iruñezar)eta Berriozarreko (Auzalor) euskaltegietan edota 649 34 64 51 telefono zenbakian.
«Ekimen honen helburua klubaren balio historikoak errespetatuko dituen Osasuna aldarrikatzea ere bada, bere zaleak eta dagozkion eskubideak lehen planoan jarriz. Errotuta dagoen kluba da, herrikoia eta gaur egun futbolaren ezaugarri diren makrointeresetatik urrun dagoena. Euskaraz ere biziko den kluba », diote.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.