Secciones
Servicios
Destacamos
Igandean Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten zortzi bertsolariak bertatik pasatu dira astearte honetan, hedabideen aurrean mintzatzeko. Han izan dira Maialen Lujanbio, egungo txapelduna, orain arte oholtzatik kanpo izan dena, eta baita beste zazpi finalistak ere: Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzalluz, Nerea Ibarzabal eta Joanes Ilarregi. Horietako bati jantziko dio txapela Iñaki Muruak igande iluntzeko 20:30ak aldera. Urte luzez bertsolaritzako eragile gisa egindako bidea aitortu nahi izan zaio horrela gabiriarrari.
Azken finaletik bost urte pasa direnean, pandemia medio, 13.000 bertsozale elkartuko dira Nafarroa Arenan, «egun eder bat izateko osagai osoak» dituen saio bikoitzean. Goizekoa 11:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa, 17:00etan. Aurkezle eta gai emaileak Alaitz Rekondo, Aritz Bidegain, Idoia Anzorandia eta Ion Zaldua izango dira, eta Bertso Elkarteko antolatzaile eta bertsolariek finala «plazaren errealitatearen eta aniztasunaren isla izatea» espero dute, txapelketa guztia izan den moduan. «Ekainean txapelketa aurkeztu genuenean intuizio bat partekatu genuen: bertsozaleengan gogo berezia zela txapelketarako, plazak berriro hartzeko, esperientziak berriro partekatzeko; eta zorionez, hala izan da». nabarmendu du Gontzal Agote Bertsozale Elkarteko ordezkariak.
Bertsolariek igandera begira euren burua nola ikusten duten azaldu dute. Egungo txapeldun Maialen Lujanbiok bere zazpigarren finala «egun ederra» izatea espero du, festa. «Nik sentitzen dudana da poz handia, suerte handia talde honekin kantatzeko aukeragatik, gazte eta helduen arteko katearen irudikapenarekin». Hernaniarren aburuz, aurtengo finalak «esangura» handi du, «Iruñean egingo delako eta lehenengoz hiru emakume ariko garelako, horrek politikoki eta kulturgintzaren ikuspegitik esangura handia dauka».
Lujanbiok ez du orain arte kantatu, eta hori abantaila edo desabantaila den galdetzean, «astelehenean esango dizut» erantzun zuen umoretsu. «Mila kabala egin litezke ea hobeago edo okerragoa den, baina bagenekien horrela izango zela, eta poz handiarekin bizi izan dut finalerako sailkatuta izana, suerte handia izan da. Saiatuko naiz besteak bezain konzentratuta joaten», adierazi du.
Noticia Relacionada
Aitor Mendiluze seitan iritsi da finalera. Txapeldunorde izan zen 2017koan. Ilusioz ikusi ditu lagunak kantuan txapelketan hasteko zain zegoen bitartean eta behin txanda iritsitakoan «arduraz» aritu da, «erosotasun eta kokapen sentsazio on batekin». Bertsoen aldetik ez du bere burua «nahi bezain ondo» ikusi zenbait momentutan, baino «nahiko konforme» dago, sentsazio gozoarekin. Andoaindarra «bertsotan egiten» saiatu da, «eta hori ez da bakarrik errima egin eta kantatzea. Saiatuko naiz urte hauetan lantzen joan naizen bertsokera hori islatzen. Uste dut lortu dudala nortasun bat. Aurten inoiz baino jabeago izan naiz eta finalean hori transmititzen saiatuko naiz».
Alaia Martinek txapelketa «gozatu» egin duela nabarmendu zuen, «prestaketan bertso kideekin, bai beraiei entzuten, baita kantuan ere izan dira gozatzeko tarteak». Orokorrean «pozik» dago egin duen ibilbidearekin, eta igandera begira «ilusioa, esker ona eta esateko gogoa» geratzen zaizkio. Astintzen duten gaiei buruz kantatu nahi du oiartzuarrak: «Pertsonaiak zetozen bezala hartu ordez, janzten saiatu naiz, nortasuna eta kolorea ematen zegozkidan paper horiei».
Bosgarren aldiz lehiatuko da final batean Amets Arzallus. Kantuan hasteko itxaronaldia «luze» egin zaio hendaiarrari. Bi saio izan ditu eta mendikateak zeharkatzea bezala iruditu zaizkio, orotariko paisaiak ikusten dituzun gorabeherak. Bere buruarekin «nahiko kritiko eta zorrotza» denez, «rigore horretatik sufritzen dut, eta gozatu ere bai». Ilusioz, umore onean eta arnasean iritsi da Iruñera. Finalean, beste saioetan bezala, tokatzen zaizkion kartekin jolastuko duela adierazi zuen. «Bertsoa abiatzen da hizkuntza baten oinarriaren gainean, hizkuntza horretan sakontzen eta zehazten» egindako lana nabarmendu zuen. «Sekula baino gehiago ikusten dut darabilgun hizkuntza zaindu beharra», oharrarazi zuen.
Beñat Gaztelumendik hirugarren finala du igandekoa. Txapelketa denontzat «astindu» bat dela gogorarazi zuen. Berari ere kantatzen hasteko itxaronaldia luze egin zitzaion, baina egin nahi zuen horretara hurbiltzea lortu du, eta final honetara «beste gorputzaldi» batekin iritsi da, ilusio handiz, «iristea ez delako erraza». Añorgarra «gogotsu» dago «bertso kide hauekin kantatzeagatik». Orokorrean azken urtea triste samarrak izan dira ingurukoentzat, eta «indarra eta positibotasuna» transmititzea espero du. Betiere, «ahal den hizkera lurtarretik» kantatuz. Aurten bere buruari jartzen zizkion «mugak kentzean» saiatu da gipuzkoarra eta horretan jarraituko du finalean.
1935 Iñaki Eizmendi 'Basarri' (Donostia)
1936 Manuel Lujanbio 'Txirrita' (Donostia)
1960 Iñaki Eizmendi 'Basarri' (Donostia
1962 Manuel Olaizola 'Uztapide' (Donostia)
1965 Manuel Olaizola 'Uztapide' (Donostia)
1967 Manuel Olaizola 'Uztapide' (Donostia)
1980 Xabier Amuriza (Donostia)
1982 Xabier Amuriza (Donostia)
1986 Sebastian Lizaso (Donostia)
1989 Jon Lopategi (Donostia)
1993 Andoni Egaña (Donostia)
1997 Andoni Egaña (Donostia)
2001 Andoni Egaña (Donostia)
2005 Andoni Egaña (Barakaldo)
2009 Maialen Lujanbio (Barakaldo)
2013 Amets Arzallus (Barakaldo)
2017 Maialen Lujanbio (Barakaldo)
1999an jaio zen eta bera da finalistarik gazteena. Joanes Illarregik ibilbide luzea egin du finalerako bidean, eta «gazitik eta gozotik» aritu da. Bera era «gogotsu» azaldu zen atzo hedabideen aurrean, «zazpi hauekin kantatzeko» eta txapelketa borobiltzeko ilusioarekin. «Bilduko den den jendetza horri guztiari eskatzen diguna emateko ardurarekin» igoko da oholtzara.
Iruñean jokatuko den finaleko bertsolari nafar bakarra da lei-tzarra. «Txapelketa hasi aurretik bazebilen zurrumurru bat, aurten Nafarroara emanda nafar batek egon behar zuela finalean, baina ez dut uste nire izena ibiliko zenik», onartu zuen. «Niri tokatu zain, gehiago bazeuden, eta hori da Nafarroan eman diren aldaketen erakusgarri», esan zuen.
Sustrai Colinarentzat txapelketa honen patua «gutiziatsua» izan da. Irunen hasi zen, aitona-amonen sukaldetik ikusten zuen eraikinean, Baionan jarraitu zuen eta bizi den hirian kantatuko du bere seigarren finalean. Ibilbide pertsonal horrekin «pozik» agertu zen, baita plaza jendetsu eta sentitzearen pozarekin. «Argazki hau ez da orain dela bost urtekoa. Esanahi politiko eta emozional asko islatzen dira argazki honetan». Igandeari begira, ez du dudarik: «Eztanda emozional, artistiko eta kreatibo bat izango da Nafarroa Arenako plaza».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.