Aurtengo Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu dituzte, eta bada narrazio zein olerkigintzaren ataletan errepikatu den izen bat: Maddi Aiestaran Iparragirrerena, hain zuzen. Beasaindarra batxilergoko bigarren maila egiten ari da Beasaingo Institutuan. «Pozik» eta «harriduraz» jaso du berria.
Publicidad
B mailan, 14 eta 17 urte bitartekoenean, narrazioaren alorrean, 'Ispiluaren aurrean' testuagatik irabazi du. Olerkien kategorian, bestalde, 'Korapiloak' testuarekin gailendu da.
Desberdinak dira oso bi lanak, sortzailearen ustez. 'Ispiluaren aurrean' testu narratiboa «min egin dizun norbaiti laguntzearen ingurukoa» da. Anorexiaren ingurukoa da, baita ere. Ospitale batean bizi den neska bat du protagonista, gaitza gainditzen ari dena. Nutrizionista berriari bullyng-a egin zion iraganean, eta orain, hala ere, nutrizionista horrek lagunduko du protagonista.
'Korapiloak' poemak, bestalde, «bizitzan sortzen diren korapiloak lotze eta askatze horri» egiten dio erreferentzia. Olatz Salvadorren 'Korapilatzen' kantak inspiratuta idatzi zuen, «tirada bakarrean», nahiz eta gero pixka bat editatu zuen.
Toki desberdinetatik sortu zituen bi testuak. Olerkiaren kasuan, garbi zeukan «zer eta nola kontatu». Testu narratiboa sortzerakoan, aldiz, gehiago kostatu zitzaion ikuspuntuarekin asmatzea, anorexia ez da eta gertutik bizi izan duen zerbait.
Desberdintasun horregatik, bereziki alaitu du narratibaren kategorian saritua izateak. Uste du desberdina dela testuen lanketa bi kasuetan, nahiz eta «besteen larruan jarri eta hortik idazteak autoterapiatik ere baduen apur bat». «Ikaragarri» poztu zuen saria jasotzeak.
Publicidad
Literatura sarietara maiz aurkezten saiatzen da beasaindarra. Txikitatik izan du idazteko zaletasuna, orain, batxilergoa ia amaituta duela erabaki badu ere euskal filologia ikasketak burutzea. Letren bidetik jarraitu nahiko luke.
Umetatik izan da bertsozalea Aiestaran, eta Beasaingo bertso-eskolan ibili eta gero, bat-bateko taldean hasi zen, eta Goierriko Bertso Eskolan gero. Bertso paperak ere idazten ditu, poesia sortzetik «nahiko gertu» sentitzen duen ariketa. Bere estilo propioa definitzeko bidean dela uste du.
Publicidad
Beasaingo BHIko ikasleak Lurdes Larrarte izan du irakasle. Halaber, Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta aritu dira lanak ebaluatzen B mailan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.