Secciones
Servicios
Destacamos
Joan Mari Torrealdai euskaltzale eta soziologo handiak euskal kulturaren azterketari egindako ekarpen zabalaren baitan liburugintzaren azterketa soziologikoa mugarri izan zen. Oso buruan izan du hori Jakinek usurbildar handiaren izenpean udalarekin batera antolatutako bigarren deialdiari begira. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak oroitu bezala, 1976an ekin zion Torrealdaik euskaraz argitaratutako liburuen fitxak osatzeari: «hasieran 100 fitxa inguru, eta azkenerako 2300dik gora». 2017koa izan zen Torrealdaik egin ahal izan zuen azkena, baina Xabier Eizagirrek lekukoa hartu eta «bekaren emaitza argitara ateratzen dugunean, 2026an, 50 urte beteko ditu» liburugintzaren etenik gabeko azterketak. Torrealdairen abiapuntuko tesia ekarri du gogora Agirrek: «liburuak, liburugintza eta literatura gizartearen ispilu dira eta liburua aztertuz gizartea aztertzen ari gara». Alegia, liburugintza ikertzea euskal mundua eta gizartea ulertzeko bide izan daiekeela.
Orain, Usurbilen, euskal kulturaren azterketari heldu beharko diete bigarren bekako proiektuek eta berauek jmtbeka@jakin.eus helbide elektronikoan aurkezteko azken eguna urriaren 21a izango da. Ibarazeak 14.000 euro eskuratuko ditu proiektua gauzatzeko.
Haritz Azurmendi Jakineko kideak xehatu zuenez bigarren deialdi honetan ere «emaitza askotarikoa» izan daiteke. Hala, Torrealdaik egindako liburuen eredu edo adibideez gain «webgune interaktibo, erakusketa...» izan daitezkeela azaldu du. Lehen deialdian bezala, proiektuak norbanako bezala zein taldean aurkez daitezke eta hartarako azken eguna 2024ko urriaren 21a izango da, guztiak jmtbeka@jakin.eus helbide elektronikora.
Ostean, jasotako proposamen guztien artean «ebaluazioa itsua» izango da oinarrietan zehaztua dagoen «anonimazio» bitartez eta arduradunak Maialen Akizu, Ibai Iztueta, Amaia Lasa eta Edu Apodaka izango dira eta idazkari lanetan jardungo du Azurmendik berak, «berdinketa kasuan» hura ere hausteko. Epea amaitu eta hilabetera jakinaraziko da irabazlea eta proiektua gauzatzeko 18 hilabete izango dituzte hartarako 14.000 euroko laguntza jasota, erdia esleitzean eta beste erdia amaitzean.
Torrealdairen asmo sakon bat ere gogoratu du Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak: «transmisioa, katea ez etetea eta pentsamendu bat eratzea, herri baten zerbitzura jartzeko». Zentzu horretan, «Euskal Herriak egin ziezaiokeen omenaldi onena» Usurbilgo Udalak eta Jakinek elkarlanean sortutako beka hau dela azaldu du, hain zuzen kultur ikerketak sustatu eta elkarrizketan jartzeko helburuz diharduelako. Eta bekaren bereizgarri da, ikerketa proiektuaz gain horren emaitzak gizarteratzeko eta zabaltzeko prposamenak hartzen duen garrantzia.
Bekaren lehen deialdira 13 proiektu aurkeztu ziren, «askotariko ikuspegiak biltzen zituztenak», eta horietatik Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatutako epaimahaiak aho batez erabaki zuen Metrokoadroka Kolektiboaren 'Artxibo biluzia' proiektua saritzea. Ez da kasualitatea izena, Torrealdairen beraren bizitza baitu abiapuntu, urte luzez sortutako dokumentazio zein artxiboa soziologia atxiloketaren ostean kendu baitzioten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.