BBK ART(e)gileak proiektuaren deialdiko irudia. BBK

Bost gizarte etxeetako erabiltzaileekin elkarlanean aritzeko artisten bila

BBK ART(e)gileak proiekturako hautagaitzak abuztuaren 25a arte aurkez daitezke

DV

Donostia

Miércoles, 7 de julio 2021

Kulturaren eta gizartearen arteko harremanak estutzea. Horixe da BBK-k garatutako programa berritzailearen lehen edizioko funtsa. Berdintasuna gai izanda, bost gizarte etxeetan maizter bezala egongo diren artistak bilatzen ditu BBK ART(e)gileak proiektuak erabiltzaileekin elkarlanean ekimena sor dezan.

Publicidad

'Kultura berdintasunean, guztiontzat' lelopean genero berdintasuna, irisgarritasuna eta publiko desberdinen integrazioa aintzat hartzen ditu proiektuak.

Hautatze-prozesua irailean egingo da eta urriaren 1etik aurrera hasiko da hautatuen hiru hilabetetako egoitza. Kokalekuak honakoak dira: Bilboko San Pedro Apostolua ikastetxea; Bermeoko adinekoentzako udal egoitza; Arbolarte, desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako foru eguneko zentroa; Fidias, Lamiako, bazterketa-arriskuan dauden haur eta nerabeei artearekin elkartzeko gune bat eskaintzen diena; eta Sortarazi, San Frantzisko auzoan etxe gabeko pertsonekin lan egiten duena.

Interesa duten sortzaileek abuztuak 25a arte aurkez ditzakete euren proposamenak egitasmoaren webgunean. BBK, ANTespacio eta zentroetako ordezkariek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu jasotako proposamenak

Ekimena BBK eta ANTespacio elkarteek elkarlanean garatu dute «sorkuntza artistikorako testuinguruak» eratzeko. «Sortzaileen eta beren laguntzaile espontaneoen artean trukea, sormena, esperimentazioa, irudimena eta berrikuntza sustatzea da asmoa», adierazi dute antolatzaileek.

ANTespacio elkarteko Oihane Sanchezek azaldu duenez, horiek aukeratzeko «motibazio gutun» bat eskatu zitzaien hainbat gizarte arlotan lan egiten duten Bizkaiko zentroei. «Artista bat etxean izatea zergatik gustatuko litzaiekeen galdetu diegu, eta erabiltzaileen bizi-kalitatea eta eguneroko esperientzia hobetu ditzakeela uste dute», azaldu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad