Katapulta Tour Gipuzkoa 2024

Bost monologo, eta euskaraz, ostiralean Soraluzen

'Lauzpabost Stand Up' ekitaldian Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola izango dira

J. A.

Martes, 30 de abril 2024, 13:07

Duela aste batzuk hedabide honi egindako adierazpenetan zenbait euskal umoregileek euskal bakarrizketen eszena berria geratzeko etorri zela nabarmendu zuten. Eta frogak adierazten duten bezala, hala da. Hurrengo geldialdia ostiral honetan, maiatzak 3, Soraluzen izango da ' Katapulta Tour Gipuzkoa 2024' programaren baitan egingo den bakarrizketa gauean.

Publicidad

Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati) umoregileak Gaztetxean izango dira 'Lauzpabost Stand Up' deitu duten formatuan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta ekitaldia publiko guztientzat dela azaldu du antolakuntzak, euskaraz. Sarrera irekia izango da, doakoa, aforoa bete arte.

'Lauzpabost Stand Up' bost umoregile gaztek osatutako 5 bakarrizketa formatuko proiektu berria da: . Horrela, ordubete inguruko emanaldia osatuz, euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratzen dituena, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza eskainiz.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad