Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Barruetabeña eta Elordi, Donostian egin duten aurkezpenean.
'Yoko eta lagunak', haur txikientzako filma

'Yoko eta lagunak', haur txikientzako filma

Ostiral honetan estreinatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, bereziki 4-8 urte bitarteko ikusleei zuzentzen zaien pelikula

m.i.

Miércoles, 11 de noviembre 2015, 21:11

'Yoko eta lagunak' filmeko pertsonaia nagusiak -Vik, Viken gurasoak, Mai, Oto eta gainerakoak- nolakoak diren ikusi dugu hemen bertan azken egunotan. Zinema aretoetan ostiraletik aurrera ikusi ahal izango dira haien abenturak, Estatu osoko 52 aretotan estreinatuko baita ikusle gazteenei zuzendutako animazioko filma. Euskal Herrikoetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Asteazken honetan, proiektuaren inguruko xehetasunak eman dituzte Juanjo Elordi animazio zuzendariak eta Edorta Barruetabeña gidoilariak, eta argitu dute zergatik ekin zioten maiz kontuan hartzen ez diren ikusle gazteenei zuzendutako filma sortu eta ekoizteari. Hain zuzen ere, 2011 urtean Euskal Telebistako haur programazioaren arduraduna izandako Juanjo Elordik ikusi zuen orduan sei urte zeuzkan alabaren adineko neska-mutikoentzat ezer gutxi zegoela zinema aretoetan, ekoizpen etxe handiek erabat baztertuta baitzeukaten publiko hori. Gabezia ikusita, hutsunea bete nahi izan zuen, eta Barruetabeñarengana jo zuen, 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako film bat egitea proposatuz.

Kezka haren emaitza da Yoko eta lagunak, bizitokiz maíz aldatu behar izan duen haur lotsatiaren inguruko pelikula, Wizart Errusiako ekoizpen etxearen laguntzaz egin dutena. Vik hiri berri batera eraman dute berriro, aita hara bidali baitute lanera. Han, etxe ondoko parke batean, bera baino askoz ere irekiagoak diren bi lagun egingo ditu, Mai eta Oto. Ezkutatuta bizi den basajaun kume bat ere ezagutuko dute, Yoko, gizaki helduengandik ezkutatzeko ikusezin bilakatzen dena. Joko! da esaten duen hitz bakarra, baina hitz bakar hori nahikoa dute haurrek lagun berriak zer nahi duen ulertzeko eta harekin primeran moldatzeko.

Istorioa atal txikitan zatitu dute, adin horretako haurrei asko kostatzen zaielako trama luzeak arreta galdu gabe jarraitzea, baina honela emandako istorio itxuraz sinple baten atzean gai potoloen inguruko gogoeta dago: zer eskaintzen dieten hiri handiek haur txikiei; zer nolako eragina duten teknologia berriek eta horien gehiegizko erabilerak Era berean, azaldu dute Elordik eta Barruetabeñak,«gurasoen arreta erakarri nahi dugu beraien seme-alabentzat nahi duten heziketari buruz».

Jolasa, behar bat

Filmak aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten 'ingurune magikoek' erraztu egiten dute umeentzat beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak bideratzea.

Elordirekin batera (Olentzero (2002), Unibertsolariak (2004), Olentzero eta Subilaren Lapurreta (2005), Munduaren Bira Doan! (2009), Gartxot (2011) eta Yoko (2015)), Barruetabeñaren gidoia pantailaratzeaz Rishat Gilmetdinov arduratu da. Gilmetdinov animazio errusiarreko talentu berrietako bat da. San Petesburgeko Unibertsitateko Zine Fakultatean graduatu zen eta harrez gero idazle eta zuzendari gisa lan egin du animazioko hainbat telesailetan. Horrez gainera, lan pertsonalgoetan, zuzendaria izan da Two Thousand Zero (2010) eta Law of Life (2008) lanetan. Azken honek Viborgeko Europe Film Festivaleko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Yoko eta lagunak', haur txikientzako filma