

Secciones
Servicios
Destacamos
2023an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan estreinatu ziren 564 pelikulatik euskaraz jatorrizko bertsioan edo euskaraz bikoiztuta soilik 14, hau da, % 2,48a, eskaini direla salatu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek. Diagnosi hori eskuan izanda «euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak» direla azpimarratu dute eta administrazioari neurri zehatzak eskatu dizkiote.
Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramaileak esan bezala euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak eta horren partaide den Zinemak Euskaraz ekimenak egin dute azterketa iaz Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu dituzte. «Datuak gordin bezain kezkagarriak dira» laburtu du. Izan ere 14 horietatik jatorrizko bertsioa euskaraz 4 filmek -'Irati', 'Karpeta Urdinak', 'Tetuan' eta 'Bidasoa 2019-2023'- izan dute, euskarara bikoiztuta beste 10 eskaini dira, eta elebidunak edo hirueledunak direnak beste 3 izan dira -'20.000 especies de abejas', 'Gelditasuna ekaitzean' eta 'El Sueño de la sultana'-. Aldiz,aretoetan izan den pelikulen % 100ak gaztelaniaz edo gaztelaniara azpidatzita eskaini dira.
Aspaldian aldarrikatu dute bi eragile hauek zein beste hainbatek, UEMAk edo Kontseiluak, esaterako, ikus-entzunezkoek eta aisialdiak hizkuntza-ohiturak finkatzerakoan duten garrantzia. Ildo horretan azken urtean haur txikiei zuzendutako euskarazko baliabide gehiago eskaini direla azaldu zuten, besteak beste Zinema Euskaraz programaren bitartez -'Yuku eta Himalayako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria', 'Allan giza antena', 'Superheroien filma', 'Abentura erraldoia', 'Boo Kwai', 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria' eta 'Migrazioa: bidaia ahaztezina'-, baina «adin batetik aurrera aisialdia gaztelaniaz jasotzera bideratzen» direla ere, eta beraz, orain hartzen ez diren neurriek hurrengo belaunaldien «ohiturak ere baldintzatzen» dituztela.
Zinema komertzialek eskainitako emanaldi kopurua ere izan dute aztergai eta emaitza ildo beretik doa. Euskarazko pelikulen emanaldi kopurua «askoz ere txikiagoa» izan da, eskainitako guztien % 1 baino txikiagoa. «Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematiko» honen aurrean eta administrazioari neurri zehatzak eskatu dizkiote. «Nekez uler daiteke bi hizkuntza dauden lurralde batean, herritarrei euskaraz bizitzeko aukerak horrela ukatzea eta ondorioz, herritar guztien oinarrizko eskubideak mugatzea», adierazi du Agurtzane Gaubekak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Hala ere, erakundeengatik jasotako erantzunaz galdetuta, ez dira oso baikor agertu. «Datuak elkarbanatu ditugu, baina ez digute esan neurri zehatzik hartuko dutenik». Horregatik, herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte bi eragileek.
Azterketa honetatik kanpo geratu da Ipar Euskal Herria, datu zehatzik lortzea ezinezkoa izan baita. Hala ere, agerraldian nabarmendu dute «egoera askozaz ere okerragoa dela pentsa» daitekeela. Era berean, diagnosiak ez ditu kontuan hartu 'ZinUEMA' proiektu pilotuak Ataun, Azpeitia, Etxarri eta Igorre herrietan azken hiru hiletan eskainitako emanaldiak. «UEMA eta Tinko Euskara elkarteak antolatu dute astero euskarazko eskaintza bermatzeko eta, beraz, euskarak presentzia handiagoa izan du», azaldu dute, baina ikerketaren esparrua Hego Euskal Herriko hirietako zinema komertzialak direla gogoratu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.