!['Basatiak' filma, jada EAEko zinema-aretoetan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/07/basatiak-keyD-U230791435936suB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
!['Basatiak' filma, jada EAEko zinema-aretoetan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/07/basatiak-keyD-U230791435936suB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 8 de febrero 2025, 12:20
'Basatiak' filma EAEko hainbat zinema-aretotan estreinatu da aste-bukaera honetan. Publiko orokorrari bideratua dagoen film suitzarra euskara bikoiztuta ikusgai dago Bastero Kulturgunean (Andoain), Gurea Antzokian (Villabona), SADE Cines Antiguo Berrin (Donostia), Niessen aretoan (Errenteria), Usurbe Antzokian (Beasain), Modelo Aretoan (Zarautz), Golem Alhondiga (Bilbo), Ikusgarri Zineman (Lekeitio), Gorbeia Zinemak-en (Gasteiz) eta Golem La Morean (Iruña).
Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: martxoaren 7an, 'El día que la tierra explotó, una película de los Looney Tunes', eta martxoaren 28an, 'Frida'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.