

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 1 de noviembre 2022, 11:37
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak batera antolatzen duten Benito Ansola Sariaren zazpigarren edizioko izen-ematea 2023ko urtarrilaren 15a arte dago zabalik. Saria 18 eta 36 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta irabazleak 3.000 euroko ordainsaria izango du euskarazko ikus-entzunezko proiektua garatu eta gauzatzeko.
Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, deialdira aurkez daitezke fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumental lanen proiektuak. Originalak izan behar dira, hau da, inon argitaratu gabeak eta beste inondik moldatuak. Horretarako, sariaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte hartzaileek eta aurkezten dituzten lanek.
Aurtengo edizioko epaimahaia Izaskun Urkijo eta Maider Oleaga zinemagileek osatuko dute. Lan guztien artean hiru finalista hautatu eta 2023ko otsailean egingo den 'pitching' saio baten ondoren izendatuko da lan irabazlea. Ondoren, 2023ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran proiektuaren aurkezpen bat egingo du sarituak, Benito Ansola Sariari eskainitako espazioan.
Benito Ansola Sariaren helburua da euskal kultura zabaltzea eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea. Xede horretan bat datoz ekimenaren sustatzaileak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzaz.
Euskarazko ikus-entzunezko lanak ekoiztu ditzaten gazteei bidea zabaltzeko sortua, Benito Ansola Sariak zazpigarren edizioa egingo du aurten. Urteotan, egun zinemagintzan bide oparoa egin duten hainbat zuzendarik parte hartu dute, besteak beste, David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Maider Fernandez, Oier Fuentes edo iazko irabazle Imanol Gurrutxagak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.