DV
Martes, 11 de febrero 2025, 12:56
Euskal Herriko emakume zuzendari eta ekoizle hasiberrientzako tutoretza eta laguntza eskaintzea xede dituen Noka laguntzarako izen-ematea asteazken honetan, otsailak 12 amaituko da. Euskal Herriko zazpi lurraldetakoren batean jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez-fikziozko film luzeen proiektuak esku artean dituzten emakume zuzendari berriei zuzenduta dago, lehen edo bigarren filmarekin ari direnei, hain zuzen ere. Horiez gain, Espainiako Estatuko enpresa ekoizle baten barruan lanean ari diren edo beren kabuz arituko diren emakume ekoizleek ere parte hartuko dute formakuntzan.
Publicidad
Jasotako proposamenetatik otsailaren 28an jakinaraziko dira aukeratutako bi proiektuak eta lau tutore, Mar Coll eta Itsaso Arana gidoiaren eta zuzendaritzaren atalean, eta Chelo Loureiro eta Valerie Delpierre ekoizpenarenean, arduratuko dira jarraipena egiteaz. Hala, Noka Ekoizpena programak denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskainiko die zinemagileei. Gainera, parte hartzaileek ekoizpena planifikatzeko laguntza jasoko dute, filmaketarekin hasi ahal izan daitezen, eta prozesua amaitzeko, 'pitch' profesional bat egingo dute Abycine Lanza zinema independenteko profesionalentzako erreferentziazko merkatuan.
Zineuskadi elkarteak Donostiako Tabakaleraren laguntzarekin sustatzen eta koordinatzen du ekimena. Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, egitasmoaren helburua da tutoretza eta laguntza eskaintzea Euskal Herriko emakumezko zuzendari berrien film luzeen azken fasean. Hautagaiek aurreprodukzioaren hasierako urratsetan egon beharko dute estatu mailako ekoizle hasiberri baten eskutik. Emakumezko ekoizleei prestakuntza emateko xedea ere badu programak, eta zuzendari lankidearen gidoiaren gainean lan egiteko aukera izango dute berta
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.