Viernes, 10 de septiembre 2021, 13:29
Irailaren 9tik 24ra euskal zinemako 12 film ikusgai izango dira Saison Québec-Pays Basque egitasmoaren baitan Montrealen, Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratu ekimenean. Pasa den apirilean Donostian eta Bilbon Quebeceko zine zikloa egin ostean –ekoizpen garaikidea izan zuen ardatz nagusi– Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Quebecois erakundeak euskal zinema zikloa antolatu dute egunotarako.
Publicidad
Besteak beste Montxo Armendarizen 'Tasio' (1984), Julio Médemen-en 'Vacas' (1992), Roberto Castón-en 'Ander' (2009), Asier Altunaren 'Amama' (2015), Lara Izagirreren 'Un otoño sin Berlín' (2015), Iratxe Fresnedaren 'Irrintziaren oihartzunak' (2016), Jon Garaño eta Aitor Arregiren 'Handia' (2017), Telmo Esnalen 'Dantza' (2018), Koldo Almandozen 'Oreina' (2018), Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' (2018), Imanol Rayoren 'Hil Kanpaiak' (2020) eta Mireia Gabilondoren 'Erlauntza' (2020) proiektatuko dira.
Saison Québec-Pays Basque Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan garatzen ari den programa kultural eta artistikoa da, eta joan-etorriko izaera dauka. Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea da helburua eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea, hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea jomuga.
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratu dute ekimena. Scotland Goes Basque programaren lekukoa hartu behar zuen 2020an, baina azkenean 2021 eta 2022 artean gauzatzera doa. Ekimenak, kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz hartuta, diziplina anitzeko eskaintza zabala aurreikusten du, beti ere covid-19ak eragindako egoeraren bilakaerari lotuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.