Borrar
«2022an euskarara bikoiztuta edo azpidatzita eskainitako estreinaldi kopurua ez zen %2ra iritsi»
Pantailak Euskaraz

«2022an euskarara bikoiztuta edo azpidatzita eskainitako estreinaldi kopurua ez zen %2ra iritsi»

Pantailak Euskaraz eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak datuak «gordin bezain kezkagarriak» direla ohartarazi dute eta 'Irati' filmaren datuak salbuespena direla adierazi

J. Agirre

Martes, 28 de febrero 2023, 13:08

Argi orok bere itzala dakar eta azken aste-bukaera honetan Paul Urkijoren 'Irati' film luzeak sekulako emaitzak erdietsi bazituen ere, Pantailak Euskaraz mugimenduak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak zinematan euskaldunak «bigarren mailako hiritarrak» direla salatu dute. Ohar bitartez datuak «gordin bezain kezkagarriak» direla ohartarazi dute, euskarara bikoiztuta, edo euskarara azpidatzita eskaini den estreinaldi kopurua ez baita %2ra iritsi.

Euskarazko estreinaldirik onena izan zen 'Irati' filmarena 204.000 euro bilduta hiru egunetan, ikusienen artean zazpigarren tokian kokatuz. Euskadiko zinematan 30 kopia estreinatu ziren eta orotara 112 izan dira, erdietan jatorrizko euskarazko bertsioan. Inoiz erdietsi ez diren zifrak, baina 2022ko errealitatetik oso urrun, aretoetan euskararen presentzia %1,99koa izan baitzen bi eragileek plazaratutako datuen arabera.

Zehazki, iaz zinema komertzialetan izandako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu ostean, 751 estreinaldi jaso dituzte, horietatik jatorrizko bertsioa euskaraz lau filmek izan dute, euskarara bikoiztuta beste 11 eskaini dira, eta elebidunak edo hirueledunak direnak beste bi izan dira. Aldiz, gaztelaniaz edo gaztelaniara azpidatzita filmen %100 eskaini dira. «Honi gehitu behar zaio euskarazko filmek izaten duten pase kopurua gaztelaniazkoek dutena baino askoz ere txikiagoa izaten dela; beraz, emanaldi kopuruari begiratuz gero, euskarazko eskaintza are txikiagoa litzateke», gehitu dute.

Euskaraz estreinatu diren filmak

  • 1. Orkestra Lurtarra (Imanol Zinkunegi/Joseba Ponce, Animazioa, 2022 Apirila).

  • 2. 918 Gau (Ainara Santesteban, Dokumentala, 2022 Iraila).

  • 3. Yoko oporretan. (Juanjo Elordi, Animazioa, 2022 Abendua).

  • 4. Black Is Beltza II: Ainhoa (Fermin Muguruza, Animazioa, 2022 Iraila).

  • 5. Ilargirantz (2022 Urtarrila).

  • 6. Ainbo (2022 Otsaila).

  • 7. Barraskiloa eta balea (2022 Martxoa).

  • 8. Ama Mu etxera itzuli da (2022 Maiatza).

  • 9. DC Supermaskoten Liga (2022 Uztaila).

  • 10. Izurde Mutikoa (2022 Iraila).

  • 11. Unicorn Wars (2022 Urria).

  • 12. Hopper Oilasko-Erbia (2022 Urria).

  • 13. Gabi (2022 Azaroa).

  • 14. Nire Zirkua (2022 Azaroa).

  • 15. Rabbit Academy (2022 Abendua).

Lehen lauak jatorriz euskarazko bertsioan eskaini diren euskal ekoizpenak dira; hurrengo bederatziak Zinema Euskaraz programaren bitartez euskarara bikoiztuta eskaini diren haurrentzako filmak dira eta azken biak euskarara bikoiztuta eskaini diren nazioarteko beste film batzuk.

Eskubideen defentsa

Egoera honen aurrean herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Euskaldunon hizkuntza eskubideen «urraketa sistematikoa» dela eta, neurriak eskatu dituzte administrazioaren aldetik. Besteak beste, euskararen presentzia legez bermatuko duten arauak jorratzea bai eta euskarazko ekoizpen, bikoizketa eta azpidatziei bideraturiko baliabideak biderkatzea ere

«Izan ere, ikus-entzunezkoek gero eta denbora gehiago hartzen dute gure aisialdian, zinemetan estreinatzen diren filmak 'streaming' plataformetara iristen dira ondoren, eta beraz, filmak euskaraz ere egotea ezinbestekoa da euskararen normalkuntzan aurrera egiten jarraitzeko, herritarren arteko berdintasunean sakondu eta euskarari etorkizun duin bat ziurtatzeko», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «2022an euskarara bikoiztuta edo azpidatzita eskainitako estreinaldi kopurua ez zen %2ra iritsi»