Borrar
Frida Kahlo artista mexikarraren haurtzaroari buruzko animaziozko filma, zineman gaur
'Kaixo, Frida!'

Frida Kahlo artista mexikarraren haurtzaroari buruzko animaziozko filma, zineman gaur

Publiko orokorrari bideratutako film kanadarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da

J. Agirre

Viernes, 28 de marzo 2025, 13:08

Frida Kahlo neskato «bakarti eta grinatsuaren» istorioa kontatzen duen 'Kaixo, Frida!' animaziozko filma ostiral honetan, martxoak 28, estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan. Publiko orokorrari bideratutako film kanadarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

«Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da Frida, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du», dio sinopsiak.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko asmoz.

Urteko laugarrena

Ostiral honetan helduko den 'Kaixo, Frida!' 2025ean Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren animaziozko filma izango da urtarrilaen 31n heldu zen 'Azerik eta erbik basoa salbatzen dute', otsailaren 7ko 'Basatiak' eta martxoaren 7ko 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' ostean.

Aurreratu dutenez ez da azkena izango, apirilaren 4an 'Minecraft film bat' eta maiatzaren 2an 'Kayara, inka gerraria' helduko baitira.

2024an, orotara, 11 izan ziren haurrei bideratutako animaziozko lanak: 'Patrick, 'Museoaren zaindariak', 'Dragoi jagolea', 'Deep-Sea', 'Lagunak erreskatera', 'Robotia', 'Buffalo Kids', 'Central Parkeko heroiak', 'Liztor kapitaina', 'Super Klaus', 'Klara eta hazi magikoen misterioa'. Aldiz, Pantailak Euskarazek salatu zuen bezala gaztelaniaz zein katalanez ikusi ahal izan ziren ziren 'Inside Out 2', 'Gru 4', 'Vaiana 2' edota 'Kung Fu Panda 4' bezalakoak zerrendatik kanpo geratu ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Frida Kahlo artista mexikarraren haurtzaroari buruzko animaziozko filma, zineman gaur