

Secciones
Servicios
Destacamos
Beti izan behar duten bezala, handiak eta zabalak ziren anbizioak. Tamalez, ia beti gertatu ohi den bezala, txikiak sosak eta eskasak bitartekoak. Euskal Zineman ohikoa den bezala, primerakoak anbizio horiek bizkarrean eta bihotzean harturik, ezin hartan parte hartuko zutenak. Fitxa artistikoari eta teknikoari erreparatuz, Joseba Usabiaga eta Sara Cozarrekin egiten dugu topo. Are gehiago, Iñaki Beraetxerengan gorpuzten da 'Txirrita' bera eta hain marrazkilari eta idazle ona, hain kategoriako litografoa izan zen Bitoriano Iraola kameraren aurrean ekartzeko ardura, munduko zein Euskal Herriko zuzendari nagusienekin lan egin duen Ramon Agirrerena da.
Cameo markaz fuerakoa ere dugu begi bistan: bertso-antzerkian eskarmentu polita duen Anjel Mari Peñagarikano bertsolari txapeldunarena, Otañoren osabarena egiten du pelikulan. Agertuko zaizkigu ere pantailan urtetan zehar oholtza gainean zein telebista platotan izandako Klara Badiola, Isidoro Fernandez edo Iñigo Aranburu.
Kamera atzean, berriz, beste maisu-maistra sorta polita: Javier Bilbao argazki zuzendaritzan eta Gaizka Bourgeaud bigarren unitatearen kameraren operadorea. Muntaia, berriz, Altsasuko Joseba Salegik (Super 8an ekin zion aspaldian zinema egiteari) burutu zuen. Ekoizpenean, mila eta bat borroka latzetan aritu ondoren bizirik eta ahalik eta sasoi hobean irauten duten Txepe Lara eta Angel Amigo.
Handiak eta ederrak anbizioak. Parekorik gabeak amets ero bikain horren inguruan bildu zirenak. Eta gure akorduan beti egon behar eztarria mindua zuen filmaren protagonista, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño poeta eta bertsolaria, Ameriketara joan zena. Ez zuen bertan dirutza egin bai ordea Foruak galduta zituen Euskal Herrian ez zegoen libertatea dastatu eta laztandu.
Ibili da pelikula herriz herri, plazaz plaza. Ostiralean izan zen Pasai Donibanen (derrigor izan behar bertako Juanba Berasategi zinemagile balent hari eskainia baita zeluloide puska hori). Gaur berriz izango dute ikusgai Eskoriatzan. Iruñean estreinatu zen asteazkenean eta hilaren 15ean ezagutuko dute Bilbon.
Politak ziren afanak. Zabalak asmoak, ameslarien ametsak nola. Jendetzak auzolanean jardun zuen, diruz eta ekinez, errealitatea bilaka zedin. Cannes zinemaldi erraldoiak 'Tasio' berreskuratu zuen garai bertsuan, bertan protagonista den Patxi Bisquert Argentinan zebilen zuzendari lanetan, 'Ombuaren itzala' filmatzen.
Ederrak dira oso pelikulan botatako bertsoak. Bai Pedro Marirenak, bai Txirritarenak, bai Argentinako 'payadoreak' ('rimadore'-ak ere deitzen zaie, baita 'repentist'-ak er) gaztelaniaz boteprontoan, ahoz egiten dituztenak.
Mugarik ez zuten ezagutzen anbizio horiek, ez zuten ez oztoporik onartzen; traba guztien gainetik egiten zuten salto, jauzi, pelikula aurrera atera nahi zuten orok.
Handiak ziren ametsak, txikiak direnek ez baitute merezi. Maiestate osoko arbola da filmaren ikurra den ombú arbola. Alta, eskergak ohi dira, ametsek bultzaturik, onartzen ditugun hamaika desafio eta soberan da, maiz (maizegi) esker txarreko eta errukigabea Patua… 'Ombuaren itzala'-k baditu alabantza merezi duten kontu dozena bat baina zinema aldetik, beste garaietakoa dirudi, euskal zinemak aspaldian gainditu zituenetakoa. Trakets samarra da egindura, zakarra ematen du eszenen konposiziok, landugabea bastante. Gidoia ez da, nire irudiko, ondo egituratua eta Patxi horren aktore fin eta prestu bada ere, antzezleak hala moduan daude gidatuak beren pertsonaiak ulertu eta gureganatu ahal izateko.
Handiak ziren anbizioak. Txikiak sosak. Eskasak baliabideak eta Zoria gertatu zen gupidagabea. Hala ere, sagardotegiko giroa, bertso-afarian daudela, nahiko jator islatzen du kamera trauskilak.
Pedro Mariak pelikula hobea merezi zuen baina duguna dugunez, ibil dadila bertso ederretan iskinez iskin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.