Iker Mendia
Lunes, 4 de marzo 2024, 12:28
Ikusleei «ahalik eta emanaldi aberasgarriena» eskaintzeko asmoz 87 minututako film-labur sorta «ikusgarria» osatu du Laburbirak 2024an izango diren emanaldietarako. Durangoko Zugaza zineman apirilaren 11n egingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea.
Publicidad
Zehazki, Laburbiraren XXI. edizioan ikusgai izango diren film-laburrak honako zortzi hauek izango dira aurkeztu diren 22 lanetatik: Jone Arriolaren 'Dena asmatuta dago', Guillermo Ordásen 'Katalinaren zoria', Amaia Lejarretaren 'Erro', Ander Iruretagoyenaren 'Babesa', Mikel Alvarezen 'Mundu berri bat', Ane Cuestaren 'Zirrara', Ilune Diaz eta Jordi Nueten 'Talkak' eta Ander Iriarteren 'Betizu buru'.
Laburbira edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean martxoaren amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.
Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21. edizioa beteko du. Hasiera-hasieratik bi izan dira helburu nagusiak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
20 urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuitu egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.