Borrar
aurreneko AMUA In-Edit jaialdiko lehen saria Igor Cortadellasen 'Simphony'-rirentzat izan da.
Estreinako edizioan, interes handia piztu du AMUA In-Edit musika film laburren jaialdiak

Estreinako edizioan, interes handia piztu du AMUA In-Edit musika film laburren jaialdiak

Asteburu honetan Hondarribian egin den jaialdi berrira 64 lan bidali zituzten. Horietatik 16 izan ziren hautatuak, eta bost sarituak

Lunes, 6 de diciembre 2021, 13:15

Interes handia poztu du asteburu honetan Hondarribian egin dan AMUA In-Edit musika film laburren lehen edizioak. Jaialdia ostiralean hasi zen, eta protagonista musika izan duen ekintza ugariz beteriko asteburuaren ondoren, igandean eman ziren epaimahai ezberdinek aukeratutako laburmetrai onenei sariak. Hiru egunetan zehar, 16 laburmetrai ikusi ahal izan dira, istorio oso ezberdinak eta modu anitzetan kontatu dituztenak.

Antolatzaileek zabaldu duten oharraren arabera, «Ernesto Toledok sortu eta zuzentzen duen AMUA izpirituari jarraiki, hiru egunetan zehar egitarau zabalaz gozatu ahal izan dugu Hondarribian: Unión Musical Irún eta Cosmic Recordsen lankidetzari esker binilo azoka zoragarriaz» ere bai. Musikari dagokonez, «'Ascensor para el cadalso' filmeko soinu bandaren bitartez, Miles Davisen musika ezagutu eta hartan sakontzeko aukera izan dugu, Josemi Beltrán eta Luko & Royo jazz bikotearen eskutik. Dav, Dj Hatter eta m-fab-ekin batera zuzeneko irratsaio berezi baten sorkuntzaz gozatu ahal izan dugu; aretoa jendez gainezka zegoela, farrez lehertu ahal izan genuen estatuan arrakasta gehien duen podkastarekin: La Ruina. Eta jaialdiaren lehen edizio hau In Edit saioarekin amaitu ahal izan genuen, duela ilabete eskas Bartzelonan irabazi zuten filmen proiekzioarekin».

Epaimahaia Aranzazu Calleja musikariak, Ricardo Aldarondo kazetariak eta Javier Tolentino kazetari, kritikari eta errealizadoreak osatu dute, eta jasotako 64 lanetatik jaialdian zehar ikusi ahal izan diren 16 filmak aukeratu behar izan ditu, lehenik, eta ondoren sarituak izendatu. Emandako garaikurrei dagokienez, Hondarribiko Judas Arrieta artistak egindakoak dira, eta lehen, bigarren eta hirugarren sariari, baita publikoaren sariari ere eman zaizkio.

Hala, epaimahaiak aurreneko AMUA In-Edit jaialdiko lehen saria Igor Cortadellasen 'Simphony'-ri eman dio. Bigarrena, berriz, Eduardo Soutilloren 'Songs to the dead children in Auschwitz'-entzat izan da, eta hirugarrena Fernando Otero eta Xandru Fernándezen 'More than a barber shop'-entzat. Publikoaren saria Vincenç Ferreresen 'OP.32' lanak jasi du.

Gipuzkoako zineklub sareak, bestalde, Kresala buru izanik, euren epaimahaiak aukeratutako lan onenari saria ematea erabaki zuen, 'K saria', alegia. 'Cris Superstar', Guillermo Fernández Groizarden lanak lortu zuen sari hori.

Lehen edizio honi amaiera emateko, antolakuntzak azken sorpresa bat gordeta zuen: Tito Ramirez eta Ian Kayren kontzertua. Tito Ramirez, TNT Ramirez bezala ere ezaguna dena, estatuko R&B eszenategiko azken urtetako artista eztabaidagarrienetakoa da. Bera eta Ian Kay, armeniar jatorria duen eta Bartzelonan bizi den artista izan ziren musika eta zinemari eskainitako hiru egunetako festari amaiera jarri ziotenak

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Estreinako edizioan, interes handia piztu du AMUA In-Edit musika film laburren jaialdiak