Borrar
Iazko uztari dagokion 'Dar-dar', Paul Urkijorena.
'Kimuak'-en 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea, zabalik

'Kimuak'-en 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea, zabalik

Aurreko edizioetan bezala, aukeratutako lanek nazioarteko hedapena izango dute

Martes, 16 de marzo 2021, 13:30

Kimuak programaren 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 24ra bitarte egongo da zabalik. Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatutako programak Zineuskadi elkatearen babesa du, euskal film laburren sustapena eta banaketa indartzeko. Deialdian aukeratzen den diren film laburrak 'Kimuak' deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinemaldi zein ikus-entzunezko ekitaldi garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez, aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2019ko ekainaren 1etikaurrera osatutakoak badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota ekoizle nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitza izatea. Hautagaitza zuzendariak aurkezten badu, gutxienik deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik EAEn erroldatuta dagoela egiaztatu beharko du, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dela.

Film laburra ekoizle edo ekoiztetxe batek aurkezten badu, ordea, EAEn izan beharko du egoitza, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, EAEko ekoizleak gehiengoa duen bazkidea izan beharko du.

Komertzialki estreinatuak izan diren edota telebistaz, Internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez hedatu diren film laburrak ez dira onartuko. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa www.kimuak.com webgunean daude eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Kimuak'-en 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea, zabalik