Borrar
Looney Tunesak berriro ere estralurtarren aurka
'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna'

Looney Tunesak berriro ere estralurtarren aurka

Porky eta Lucas gizateriaren azken itxaropena bihurtuko dira Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzurra deskubritzean

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 7 de marzo 2025, 12:32

Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzurra deskubritzean Porkyk eta Lucasek ez dakite nola kudeatu egoera. Lehen sorpresa oraindik igaro gabe, Looney Tunes munduan han ohikoa den bezala, bi lagunak abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar. Umore kaotiko eta eszena dibertigarriz betetako luzemetraian Porky eta Lucas gizateriaren azken itxaropena bihurtuko dira, inork eskatu ez badu ere.

Horixe da ikusleak ostiral honetan EAEko zinema-aretoetara helduko den 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarran aurkituko dutena. Zehazki, hurrengoetan izango da ikusgai: SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Oñatiko Zinema (Oñati), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Golem Alhondiga (Bilbo), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Zugaza Zinema (Durango) eta Golem La Morea (Iruñea).

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den hirugarren filma da eta, aurreratu dutenez, datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango dira. Hurrena martxoaren 28an helduko da, 'Frida'.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Looney Tunesak berriro ere estralurtarren aurka