Viernes, 18 de junio 2021, 10:26
Joan den asteburuan Malagako zinema jaialdian bi sari irabazi ostean, Eskoziara bidaiatu dute Kimuak 2020 katalogoko lanek, ostiral honetan proiektatuko baitira Edinburgon, Institutu Frantsesean. Gainera, lehenengoz, Kimuaken aukeraketa online ikusi ahal izango da, ekainaren 18tik 25era, Erresuma Batuan. Horrela, Belfast, Leeds, Birmingham, Cardiff, Londres, Manchester, Dundee eta Erresuma Batuko beste hamaika lekutan euskal kultura gustuko dutenek zinema online ikusteko aukera izango dute FesthomeTV plataformaren bitartez.
Publicidad
Euskadi eta Eskoziaren arteko harremanak estutzeko beste aukera bat eskainiko du ekimenak, honako film hauen bitartez: 'Barbudos´ (Larry Mankuso, Tucker Dávila Wood), 'Dar-dar' (Paul Urkijo), `Ehiza' (Hauazkena Taldea), 'Interior Taxi Noche' (Silvia Rey, Iban del Campo), 'Quebrantos' (Koldo Almandoz, Maria Elorza), 'El ruido solar' (Pablo Hernando) eta 'Ya no duermo' (Marina Palacio). Azken bi hauek izan dira sarituak Malagako Zinemaldian.
Etxepare Euskal Institutuaren programa da Kimuak, Euskadiko Filmategiak kudeatzen duena Zineuskadiren laguntzaz. Eskoziako jarduerak CinemaAttic-ek antolatu ditu. Erakunde horrek 10 urtetik gora daramatza Eskozian zinema iberoamerikarra sustatzen, eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean aritzen da nazioarteko programazioetan euskal sorkuntzari leihoak irekitzeko estrategian lanean.
Alde horretatik, CinemaAttic-etik azpimarratu dutenez, duela hamar urte hasi zen Kimuak programarekin duten «maitasun-harremana». Azaldu dute geroztik «errespetua eta mirespena» areagotu baino ez direla egin. Urtero, Kimuak programak harritu egiten gaitu hizkuntza eta joera berrietara egokitzeko duen gaitasunagatik, zinema zoragarria sustatzeko eta euskal zinemagileen belaunaldi berriak babesteko lan egiten duena. Kimuak altxorra da, kasu aitzindaria Espainian, eta Erresuma Batuko programa beste urte askoan sustatzen jarraitzea espero dugu».
Bestalde, Txema Muñoz Kimuakeko arduradunak nabarmendu duenez, Kimuak-entzat «oso garrantzitsua da zinema jaialdietan parte hartzea, baina baita CinemaAttic-eko kideen aurkezpenetan parte izatea ere, haiekin harreman bikaina baitugu aspalditik».
Publicidad
«Eskoziar eta britainiar publikoak, oro har, gure film labur berriak ikusteko aukera izatea eta katalogoa bere osotasunean aurkeztea oso positiboki baloratzen dugun balio erantsia da», azpimarratu du Muñozek; haren ustez, «Edinburgo, Glasgow edo Londresen lanak jendartera hurbiltzen dituzten euskal zinemagileak etengabe egotea beste arrazoi bat da, animatzen gaituena CinemaAttic-ekin lankidetzan jarraitzera, ekimen emankorra baita».
Azken urteotan, Etxepare Institutuaren, Kimuak programaren eta CinemaAttic-en arteko lankidetza estuari esker, zenbait euskal artista eta zinemagileren atzerabegirakoak egin dira, hala nola, Asier Altuna, Bego Vicario, Isabel Herguera, Maider Fernandez Iriarte, Maddi Barber edo Izibene Oñederrari eskainitakoak, bere lanak Edinburgo, Glasgow edo Manchester hirietan aurkeztuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.