Borrar
Minecraft ardatz duen filma, euskaraz ere

Minecraft ardatz duen filma, euskaraz ere

Zinema Euskaraz programaren baitan izango da ikusgai

J. Agirre

Viernes, 4 de abril 2025, 12:32

Minecraft aipatuta, gehiago ala gutxiago, ia irakurle orok entzuna izango du bideojokoaren berri. Orain Jared Hess zuzendariaren eskutik eta maila handiko aktore mordoarekin -Jason Momoa, Jack Black, Danielle Brooks, Sebastian Eugene edo Emma Myers- pantaila handira egingo du jauzi. Albisteak bigarren berri pozgarri bat du, ostiral honetatik aurerra euskaraz ere ikusgai izango baita Zinema Euskaraz programaren baitan.

Markus Persson, 'Notch' ezizenaz ezaguna, suediarrak sortu zuen 2009ko maiatzaren 17an eta gerora Microsoftek erosi zuen. Gaur egun jokoaren bi bertsio ezberdin daude: Java edizioa eta Bedrock edizioa. Jokoaren xedea munduan baliabideak biltzea, etxeak zein tresnak sortzea eta eraikitzea, eta beste hainbat erronka lortzea da. Horrez gain, sormena lantzeko modalitatea ere badauka, eta, bertan, mugarik gabeko baliabideekin lortu ditzake jokalariak bere helburuak.

Ildo beretik doa filma, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett 'Zabor-biltzaile' Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.

Urteko bosgarrena

Ostiral honetan helduko den 'Minecraft film bat' 2025ean Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren animaziozko filma izango da urtarrilaren 31n heldu zen 'Azerik eta erbik basoa salbatzen dute', otsailaren 7ko 'Basatiak', martxoaren 7ko 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' eta pasa den astean heldu zen 'Kaixo, Frida!' ostean.

Aurreratu dutenez ez da azkena izango, maiatzaren 2an 'Kayara, inka gerraria' helduko baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Minecraft ardatz duen filma, euskaraz ere