

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Sábado, 22 de marzo 2025, 10:44
17 euskal ekoizpen izango dira martxoaren 21etik 29ra egingo den Nantesko FCEN zinemaldiaren 34. edizioaren baitan euskal zineari eskainitako Fenêtre Basque zikloan. Zehazki bederatzi film luze, serie bat eta Kimuak 2024 programako zazpi film labur erakutsiko dira. Horien artean bi 'Azken Erromantikoak' (David Perez Sañudo) -jatorrizko bertsioan- eta ''Marco' (Jon Garaño eta Aitor Arregi)' sail lehiakorrean izango dira.
Dokumental onenaren saria eskuratzeko norgehiagokan, beste bi euskal ekoizpen aurki daitezke: 'Los Williams' (Raul de la Fuente) eta 'Chaplin, espíritu gitano' (Carmen Chaplin). Zerrenda osatzen dute bost film luzek, 'Erreplika' (Pello Gutierrez, 2024), 'Irati' (Paul Urkijo, 2022), 'Los aitas' (Borja Cobeaga, 2025), 'Tasio' (Montxo Armendariz, 1984) eta 'Tratamos demasiado bien a las mujeres' (Clara Bilbao, 2024); Kimuak 2024 katalogoak, 'Dinosaurioak', (Koldo Almandoz), 'Errotatiba' (Iratxe Fresneda), 'Etorriko da' (Izibene Oñederra), 'Exergo' (Jorge Moneo), 'Patrimonio' (Aitor Abio), 'Todo lo cubre la sal' (Joana Moya) eta 'Utländsk' (Alba Lozano); eta 'Querer' serieak.
Nantesko FCEN zinemaldiaren helburua Estatuan egindako zinea Frantzian zabaltzea da eta horretarako emanaldi zinematografikoez gain ekitaldi ezberdinak antolatzen dira: mahai-inguruak, arte erakusketak, kontzertuak, etab. Urtero 27.000 ikusletik gora biltzen ditu jaialdiak, baita kritikari eta industriako profesionalak ere. Honen baitan egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloak 24 edizio beteko ditu aurten.
Horretaz gain, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak idatzi eta Etxepare Euskal Institutuak argitaratutako euskal zinemari buruzko 'Basque' liburu-bilduma aurkeztuko da. Honek hamabi kultur-adierazpideren ardatzean osatutako hamabina ale barnebiltzen ditu eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta fransesez dago euskuragai webgunean. 2012an kaleratutakoaren eguneratzea da azken urteetako gertakari eta ekoizpen nabarmenei erreparatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.