Borrar
Paul Urkijoren 'Gaua' filmaren grabazioko irudia. David Herranz
Zinema-aretoetako filma emanaldien apenas %1a izan zen euskaraz EAEn

Zinema-aretoetako filma emanaldien apenas %1a izan zen euskaraz EAEn

Iaz zinema-aretoetara heldutako 540 filmetatik 14 izan ziren euskaraz, horietatik 11 animaziozkoak eta haurrei bideratuak

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 5 de marzo 2025, 13:21

2024an zinema-aretoetan arrakasta itzela lortu zuten 'Gladiator 2', 'Dune 2' edota 'Inside Out 2' filmak euskaraz ikusi nahiko zenituzke? Katalunian aukera izan zuten eta 10 ikusienen zerrendan sartu ziren hiruak. Euskaraz, aldiz, ez zen posible izan, EAEen proiektatu ziren 540 pelikuletatik soilik 14 izan baitziren euskaraz, euskarara itzulita edo azpititulatuta. Hau da, %2,6a. Eta hauek izandako ia 170.000 proiekzioetatik euskaraz apenas izan ziren 1.800. Gaztelaniaz, aldiz, filmen %100a proiektatu zen gaztelaniaz, gaztelaniara itzulita edo azpititulatuta eta proiekzioen %99a izan ziren hizkuntza honetan. Horiexek dira Pantailak Euskaraz eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak zinema komertzialetan 2024an egondako estreinaldiak aztertu ostean kaleratutako txostenetik nabarmen daitezkeen bi datu. Asteazken honetan aurkeztu dite Alex Aginagalde leheneko bozeramaileak eta Agurne Gaubeka bigarreneko zuzendariak.

Biek salatu dute «emaitza kezkagarria» dela, datu hutsez harago «aisialdiaren parte» garrantzitsu delako zinema komertziala, baita «gizartean kultura eta bestelako kontsumo egoeren adierazgarri». «Euskaldunok erdaraz kontsumitzen behartzen gaituzte zinematan», deitoratu du Aginagaldek. Hala, iaz heldu ziren 14 filmetatik fikziozkoak soilik hiru izan zirela zehaztu du, Josu Martinezen 'Bizkarsoro', Negu Kolektiboaren 'Negu Hurbilak' eta David Perez Sañudoren 'Azken Erromantikoak', eta animaziozkoak edo haurrei bideratutakoak 11 izan zirela: 'Patrick, 'Museoaren zaindariak', 'Dragoi jagolea', 'Deep-Sea', 'Lagunak erreskatera', 'Robotia', 'Buffalo Kids', 'Central Parkeko heroiak', 'Liztor kapitaina', 'Super Klaus', 'Klara eta hazi magikoen misterioa'. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programaren bitartez euskarara zirenak. Azken honetan alderaketa nahigabe egiten da, zerrenda horretan falta baitira esaterako 2024an «Generalitatearen hizkuntza-politikei esker» bikoiztu ziren 'Inside Out 2', 'Gru 4', 'Vaiana 2' edota 'Kung Fu Panda 4', ikusienak izan ziren 10 filmen artean kokatu zirenak. Zerrenda osatzen dute Ander Iriarteren 'Indarkeriaren Oi(h)artzunak' eta Lucie Francini eta Sabina Hourcaderen 'Artzain Soil' dokumentalek.

Beste bi datu esanguratsu ere plazaratu nahi izan dituzte. Batetik, ekoitzi diren 15 filmetatik zinema areto komertzialetara euskaraz hiru heldu direla soilik eta beste bi elebidun izanda; eta, bestetik, 2024an zinemetan ikusienak izan diren 10 filmen artean «bakar bat ere ezin izan dela euskaraz bikoiztuta edo azpititulatuta ikusi».

lex Aginagalde eta Agurne Gaubeka. Lobo Altuna

EAEren kasuan 10/1982 Legea izan dute mintzagai, hirugarren kapituluan Jaurlaritzari egitekoak zehazten dizkiona, besteak beste «neurriak hartuko dituela bi hizkuntza ofizialen erabilera arian-arian berdintzeraino» esparru askotan, tartean «zineman eta ikus-entzunezko grabaziotan». Baina «euskaraz kontsumitzeko eskubidea blindatzetik urrun gaudela» adierazi du eta «ardura» gogorarazteaz gain «euskararen presentzia legez bermatuko duten arauak jorratzea» aldarrikatu dute. Are gehiago orain EAEk Zinematografiarako diru-funtsen konpetentzia eskuratu ondoren.

Aspaldiko kontua

Asteazken honetakoa bi eragileek aurreko urtearen balantzea gizarteratzeko egindako hirugarren agerraldia da. Ildo horretan, 2024koek «tendentzia» bat berresten dutela ohartarazi dute eta, beraz «euskaraz kontsumitzeko eskubidea blindatzetik urrun gaudela». Horregatik, «hizkuntza eskubideak zinemetan babesteko neurriak» aldarrikatu dituzte eta legeek zehaztutakoa betetzea hartarako «eskumenak baitituzte». 2023koan jada ohartarazi zuten datuak «gordin bezain kezkagarriak» zirela eta 'Irati' filmarenak «salbuespena» zirela. Euskararen presentzia 2022an %1,99koa izan zen, 751 estreinalditik lau izan baitziren euskaraz eta beste 11 bikoiztuta. Hurrengo urtean, 2023an presentzia %2,48koa izan zen, 564 pelikulatik jatorrizko lau -'Irati', 'Karpeta Urdinak', 'Tetuan' eta 'Bidasoa 2019-2023'- eta bikoiztutako 10.

Hala, hitzartze amaieran azaldu dute «aurrerapen bakarra, txikia ez bada ere» eman dela eta «lagunduko duela» espero dutela. IBAIAren zein Pantailak Euskarazen aspaldiko eskaeren artean da zinema ekoizpenetarako laguntzetan euskaraz direnei pisu gehiago ematea eta, hala, 2024ko dirulaguntza «ia hirukoiztea» lortu dela azaldu dute 2,5 milioi ingurutik 7 milioi pasatxora igaroz eta, gainera, «erdia baino gehiago euskarako ekoizpenetara bideratuko dela bermatzea» ere.

Azkenik, euskarazko ekoizpenak eta euskarara bikoiztutako ikus-entzunezkoak kontsumitzera animatzeko zenbait ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, zinemetan eta streaming plataformetan eskaintza ezagutzeko ZerNonIkusi.eus webgunea; eta, bestetik, Smart TV eta mugikorretarako ZNI aplikazioa. Azken hau doakoa dela azpimarratu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinema-aretoetako filma emanaldien apenas %1a izan zen euskaraz EAEn