Borrar
Tinko Filmeak-eko Iñigo Arandia, Etxarri-Aranatzeko alkate Silvia Marañon, Azpeitiko kultura zinegotzi Eneritz Albizu, UEMako lehendakari Iraitz Lazkano, Ataungo kultura zinegotzi Irati Arratibel, Kulturaz kooperatibako Eusebio Beloki eta Igorreko alkate Illart Gumuzio.
Zinuema, zinema-aretoetan euskararen presentzia areagotzeko ekimena

Zinuema, zinema-aretoetan euskararen presentzia areagotzeko ekimena

UEMAk Tinko Filmeak-ekin elkarlanean sortu duten egitasmoak Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren egingo du esperientzia pilotua

Viernes, 21 de octubre 2022, 13:03

Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren egingo ditu aurreneko urratsak atzo Donostian aurkeztu zen Zinuema egitasmoak, proba pilotu gisa. UEMAk eta Tinko-Filmeak-ek elkarlanean sortu duten ekimenaren xedea «zinema-aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzutea» da, eta proba pilotua ondo badoa ekimena beste herri batzuetara zabaltzea eta eskaintza egonkor bat proposatzea.

UEMAko lau herri horietan egingo den aurreneko probaren oinarria 12 ikus-entzunezkoz osatutako eskaintza da. «Askotariko film eta dokumentalak proiektatuko dira lau herriotan» azarotik otsailera bitartean.

Duela ia 30 urte euskarazko zinema komertzialaren eskaintza gabeziari erantzuteko sortu zen Tinko Filmeak-eko Inigo Arandiak Pantailak Euskaraz herri mugimenduak emandako datuak ekarri zituen gogora: «Gaur egun, bertako ekoizleek sortzen dituzten euskarazko filmak 2-3 izan daitezke urterik hoberenean, eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Zineuskadi erakundeak 10-12 film bikoizten ditu urtean, haurrei zuzendutakoak denak edo ia denak».

Kontsumoa eta eskaintza

UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok, berriz, nabarmendu zuen euskarazko kultur eskaintza indartzeko nahia dagoela egitasmoaren atzean: «Administrazioen ardura da euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzea eta programazioetan lan horiek txertatzearen aldeko apustua egitea. Horregatik abiatu dugu ekimen hau; guri toki-administrazio gisa dagokiguna kontuan hartuta, gure esku dagoena egiteko; borondatea izanez gero bidea egin daitekeela erakusteko, baina baita gai honetan guk baino eskumen zabalagoa dutenei gure bidelagun izan daitezen eskatzeko ere».

UEMAk ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan aurkeztu duen 'Ikus-entzunezkoen kontsumoa udalerri euskaldunetan' ikerketa ere izan zuten hizpide. «Azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. Euskal Herri osoan gertatzen da hori, baita udalerri euskaldunetan ere. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk argitaratutako ikerketak ere azalarazi du pantailetan erdarazko edukiak ikusten dituztela batez ere nerabeek, eta ikusten ari gara horrek eragin nabaria duela hizkuntza-ohituretan».

Kontsumoan eragiteari begira, UEMAko lehendakariak ezinbestekotzat jo zuen eskaintza egotea, eta aisialdia euskaraz bizitzeko aukerak sustatzeko beharraz hitz egin zuen: «UEMAren helburu nagusietako bat da udalerri euskaldunetan euskaraz bizitzeko aukerak bermatzea, eta Zinuema ekimena helburu horretarantz beste urrats bat egiteko sortu da», esan zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinuema, zinema-aretoetan euskararen presentzia areagotzeko ekimena