Felix Ibargutxi y Nahikari Cayado
Lunes, 3 de diciembre 2018, 06:51
Etzi zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, goizeko 10:30ean. Lehen egun hori Ikasle Eguna izango da, baina bestelako bisitariak ere asko hartuko ditu Azokak. Ohi bezala, gune asko izango dira: Landako eraikinean, Areto Nagusia; bertatik bertara, Ahotsenea; eta gainera, Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Plateruena.
Publicidad
Ahotsenerako eskaerak. Aurreko urteetan bezala, sortzaileek segituan bete dituzte Ahotsenea gunean aurkezpenak egiteko tokiak, eta berandu ibili direnak gabe gelditu dira. Ahotseneak 11 urte beteko ditu aurten, eta edizio honetan 100 eskaeratik gora jaso ditu. Guztira 70 kontzertu eta 42 solasaldi egongo dira azkenean. Zuzenekoei dagokionez, aniztasuna izango da karparen ezaugarri nagusia: rock, pop, rap, folk, elektronikoa, bakarlariak... Solasaldietan 42 aurkezpen egongo dira, batez ere euskal idazleen azken lanak gertutik ezagutzeko aukera egongo da eta literaturaz gain, musika, bertsolaritza eta komikigintza bezalako diziplinek ere izango dute ordezkaritzarik.
Aurre-estreinaldi batzuk. Zugaza zine aretoan du egoitza Irudienea guneak. Aurten sasoiko dator, eta pase berezi batzuk eta estreinaldiak ere izango dira tartean. Kasu honetan gonbidapena beharko da, eta Irudienean bertan hartu ahalko dira azokak irauten duten egunetan. Adibidez, 'Soinujolearen semea' , 'Muga deitzen da pausoa' eta 'Margolaria' ikusi ahal izango dira.
Antzerkia eta dantza. Szenatokia izeneko gunean antzerki eta dantza emanaldiak izango dira. Abenduak 5, Hika taldearen 'Txarriboda'. Abenduak 8 pieza laburrek hartuko dute aretoa, sarrera librearekin: Atx teatroaren 'Tomiris'; Miren Gaztañaga, Iraia Elias eta Amancay Gaztañagaren 'Agur eta Dolore';Anodino taldearen 'Schrodinger-en katua'.
'Ni naiz!?' emanaldia. Kabi@ gunean kultura digitala eta teknologia berriekin lotutako hamaika jarduera egongo dira: tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak... Azokaren azken egunerako ekitaldi oso berezia prestatu dute. Goizeko 11etatik aurrera, 'Ni naiz!?' ekimen artistikoa eskainiko du Uztaritze Betelu artistak, non inteligentzia artifiziala eta sormena elkarlanean ipiniko dituen. «Egia esan ez nuen hain emaitza katxondoa espero, oso eroa da», adierazi du. Margolaria ofizioz, Betelu batez ere eskultorea da, baina olerkigintza ere lantzen du. «Diziplina bakoitzak modu ezberdinean asetzen nau».
Publicidad
Egun osoko ipuin maratoia. Umeak dituzten familientzako gunea da Saguganbara. Hilaren 5etik 9ra hamaika proposamen egongo dira: aurkezpenak, ikuskizunak, tailerrak... Azken egunean, goizeko 11:00etatik hasita, ipuin kontalarien maratoia egongo da. Kontalari hauek jardungo dira: Lur Korta ('Aurorita beti polita'), Dorleta Kortazar ('Heldu eskutik'), Maite Franko ('Jateko moduko ipuinak'), Mireia Delgado ('Maletatik irtendako ipuinak') eta Aitor Martinez Vinagret ('Kokitoren amona'). Azkenik, eguna borobiltzeko, 18:00etan orri markatzaileak egiteko tailerra egingo dute, Berbaro elkarteak antolatuta.
Iparraldeko berritasunak. Hamabi urte bete dira Gerediaga elkartea eta EKE Euskal Kultur Erakundea lankidetzan ari direnetik, Ipar Euskal Herriko ekoizpenei ikusgarritasuna emateko asmoz. Lehengo ostegunean aurkeztu ziren, Baionan, hango sortzaileen emaitza berrienak. Esan zutenez, Azokan izango diren ekoizpenen %10 Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan sortutakoak izango dira. Bederatzi erakusmahaietan banatuta (Goienkale 21 - 29), 48 berritasun izango dituzte salgai: 27 liburu, 20 disko eta egutegi bat. Horrez gain, 12 kultur ekitaldi antolatu dituzte: kontzertuak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Argitaletxeei dagokienez, Maiatz, Ikas, Gatuzain, Zortziko eta Elkar egongo dira. Diskoetxeak, Agorila, ZTK, Saroia eta Belarri. Eta baita Iparraldeko Ikastolak ere.
Publicidad
Denentzako erraztasunak. Azoka inklusiboagoa nahi dute antolatzaileek. Hilaren 8an, arratsaldeko 5etan, kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak (zeinu hizkuntzako irakaslea), Telmo Iruretak (buruko paralisia daukan aktorea) eta 'Auritz, laino eder hori...', Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) gaitzaren inguruko proiektuko bultzatzaileek. Gainera, BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin.
Kontzertu handien plaza. Ohi bezala, Landako gunearen ondoan dagoen Plateruena kafe antzokian kontzertu handiak eskainiko dira, beti gauez. Abenduak 5 Huntza ariko da, disko berriko piezak erakutsiko dituelarik. Hurrengo egunean, Xabi Solanoren Esne Beltza jardungo da, hau ere disko berri-berria besapean duela. Hilaren 7an, talde berriago bat, Modus Operandi, Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslariaren proiektu berria, non Lauroba eta Vendetta taldeetako musikariak elkartu diren. Hilaren 8an, 25 urte betetzen ari den Anestesia. Eta azken egunean, hilak 9, Olatz Salvadorrek 'Zintzilik' bere lehenengo diskoko abestiak eskainiko ditu. Kontzertu hau lehenago hasiko da, 20:00etan, eta dohainik izango da.
Publicidad
Nerea Mujika | Gerediagako presidentea
Nerea Mujikak hamalau urte daramatza Gerediaga Elkartearen lehendakari lanetan. 53. edizioa hastear dago eta antolatzaileak azken txanpan sartuta dabiltza buru-belarri. Mujikak argi uzten du Azoka antolatzea ez dela batere lan erraza, horregatik gune guztietako ordezkarien profesionaltasuna goraipatzen du ahal duen guztietan.
-Hamalau urte daramatzazu elkarteko lehendakari. Zer nabarmenduko zenuke urte hauetan guztietan?
-Euskal Liburu eta Disko Azoka izatetik, Durangoko Azoka izatera pasatu zenean bizi izan genuen eraldaketak zeresan handia ekarri zigun. Koordinazio mahai bikain bat eratu genuen eta euskal kulturak behar zituen behar guztietara egokitzen ahalegindu ginen gune guztietako arduradunekin batera, eta aldi berean, pertsona guztietara transmititzea geneukan helburutzat. Azokan bost egun hauetan sortzen den giroa itzela da. Salerosketak egitea esperientzia oso berezia da hemen, zuzenean sortzailearekin kontaktuan jartzen zarelako, eta ez bakarrik Landakon kokatutako estandetan, gune bakoitzak bere aldetik lan egin arren, dena dago elkarlanean, lotuta.
Publicidad
Eneko Sagardoy | Aktorea
Eneko Sagardoy durangarrak irabazi du aurten gizonezko aktore berri onenaren Goya saria. Ezin izango da 'Soinujolearen semea' izeneko film luzearen aurre-estrainaldian Azokan egon, non bere ama, Nerea Mujika den arduradun nagusia.
-Nola definituko zenuke Azoka?
-Azoka da erakusleiho bat euskal kulturarako eta euskal arteen harremanetarako. Kulturaren diziplina guztiak elkarrekin lanean jartzen dituen plaza bat.
-Zer aldaketa nabarmenduko zenuke txikitatik oroitzen duzuna gogoan?
Noticia Patrocinada
-Gaur egun, Durango herri osoa hartzen duen ekimen bat da, baina akordatzen naiz Azoka karpa zuri bat zenean, eta nola pasatu zen kristalezko eraikin horretara era hortik haratago.
-Zein da zure gunerik gustukoena?
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.