Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Zupiria eta Mujika, aurkezpenean Lusa

Durangora joan ezin, eta herrietara bertaratuko da Azoka

Abenduaren 5etik 8ra, 32 musika taldek kontzertuak egingo dituzte zortzi euskal herritan. Gainera, katalogoko produktuak liburu-dendetan izango dira salgai Gabonek iraun bitartean

Amalia Ibargutxi

Donostia

Viernes, 20 de noviembre 2020, 12:38

Erakusleiho handia da Durangoko Azoka. Eta denda, eta baita plaza ere, euskal sortzaileentzat. Horregatik, antolatzaileek erabaki dute, herritarrak joan ezin badira udalerri bizkaitarrera, euskal herrietara ekartzea Azoka eta bere eskaintza 'Zu non, han DA!' egitasmoaren bidez. Abenduaren 5etik 8ra, 32 musika taldek kontzertuak egingo dituzte zortzi herritan. Kontzertuetarako sarrerak eskuragarri izango dira larunbateko, hau da, azaroaren 21eko 11:00etatik aurrera Azokaren webgunean.

Publicidad

Durangon bertan egingo diren jarduerez eta online dendaz gain burutuko da jarduera berri hau, Gerediagako Nerea Mujika presidenteak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak Dabadaba aretoan egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Azokak izango duen hirugarren besoa da, beraz, kontzertuena, Landako eta Plateruenako plazez eta dendaz gain. Batzuk ibilbide luzeko talde edo musikagileak izango dira, beste batzuk lehen lanak aurkeztuko dituzte jendartean.

Gipuzkoari dagokionez, abenduaren 5ean bi musika saio egingo dira. Azpeitiko Soreasu antzokian Gatibuk eskainiko du kontzertua 19:00etan. Aforoa beteko balitz, beste pase bat antolatuko da 16:00etarako. Egun berean, Donostiako Dabadaban ariko dira Silicies Grizzlies eta Kyxo, 18:30ean.

Hurrengo egunean, hilaren 6an, ordu berean, Dabadaban izango dira Dena eta Habi. Abenduaren 7an, bestalde, Raitx eta Pelax taldeek egingo dituzte kontzertuak Dokan, 18:00etan. Antiguako areto horretan izango dira, hurrengo egunean, hilaren 8an, Mihise eta Kaskezur, 18:00etan. Abenduaren 8an baita ere, Azpeitiko Sanagustinen Suak egingo du kontzertua 19:00etan.

Gabonei begira

Azoka Landakotik irtengo da aurten, beraz. Iraupena ere luzatuko zaio, Gabonetako erosketetara ere zabalduz. Horrela, Azokako katalogoko produktuak Euskal Herriko hainbat liburu dendatan egongo dira salgai abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra arte. Azokako online dendaren jarraipena izango den horretan parte hartzeko epea irekita dago liburu-dendentzat.

Publicidad

Durangoko Azoka egingo bada ere, udalerri horren inguruko lagunak baino ezingo dira bertaratu. Egitarau osoa hilaren 26an jakinaraziko dute, gainerako nobedadeekin batera.

Gaurkoan nabarmendu nahi izan dute kontsumitzaileek artistei eman diezaieketen bultzada, «hain beharrezkoa dena aurten». Izan ere, erronka handia izango dute kulturgintzako sortzaileek Azoka bere horretan ezin ospatuta, daukan eragin ekonomikoa kontuan hartuta. «Herritarrak animatu nahi ditugu liburu eta musikagintzaren premiei erantzuna ematera. Erosi, ordaindu«, eskatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad