Secciones
Servicios
Destacamos
43. eguna dugu gaur. Libururik bukatzea ez dut lortu berrogeialdi honetan. Kirola ere erdizka egiten dut, berandu hartzen dut lo, arretak pare bat minutu irauten dit bere lekuan. Produktibitate maila ikusitako serie eta filmen kopuruan baino ez dut mantendu. Lotsagarria izan da, beraz, Liburuaren Eguna, ia-ia ikusezina izan bada ere, orokorrean, aurtengoan. Konpentsatzeko, beraz, hona hemen liburuetan oinarritutako bost ikus-entzunezko:
1. 'Errementari': Paul Urkijoren filmean, Patxi errementariaren kondaira (Barandiaranek jasotakoa) berreskuratu zuten. Lehen Gerra Karlistaren ondoren, XIX. mendean, Arabako herrixka batean kokatzen da istorioa. Bertan, errementariaren eta deabruaren arteko gatazka agertzen zaigu, mitologiatik XIX. mendera aldatuta.
2. 'Sharp objects' (Objektu zorrotzak): Camille Preaker kazetaria ospitale psikiatrikotik irten eta jaioterrira bueltatuko da 'Heridas abiertas' bezala gaztelaniara ekarritako serie laburrean. Bi neraberen hilketak ikertuko ditu, bere gaztarora ere bidaiatuz halabeharrez.
3. 'Carol': Patricia Highsmith-en eleberrian oinarritutako filmak Cate Blanchett eta Rooney Mara ditu protagonista. 1951. urtean argitaratu zen lehenengoz, eta harreman lesbiko bat du ardatz. Bi protagonisten maitasun istorioa kontatzen du. Milioi inguru ale saldu zituen liburuak bere garaian.
4. 'Breakfast at Tiffany's' (Gosaria Tiffany's-en): Tuman Capoteren eleberriaren zinemarako egokitzapenak Audrey Hepburn eta George Peppard ditu protagonista. Liburuaren eta filmaren artean desberdintasun ugari badaude ere, protagonisten arteko harremanaren inguruko istorioa kontatzen dute biek. Klasikoen artean klasikoenetarikoa.
5. 'Obaba': Montxo Armendarizen filma 2005ean kaleratu zuten. Bernardo Atxagaren liburuan oinarritutakoa, protagonistaren jaioterrirako bidaia kontatzen du. Zinemagile gaztea da Lourdes, ingurua jaso nahi duena bideokameraz. Sari ugari jaso dituzte bai liburuak eta baita filmak ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.