![Eider Rodriguez eta Lander Garro, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza saridunak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202010/16/media/cortadas/etxeparesaria-k8WD-U120480834051XdD-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Eider Rodriguez eta Lander Garro, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza saridunak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202010/16/media/cortadas/etxeparesaria-k8WD-U120480834051XdD-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Viernes, 16 de octubre 2020
Eider Rodriguez eta Lander Garro itzultzaileak suertatu dira garaile Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioan. Lan saritua, Rodriguezek berak idatzitako 'Bihotz handiegia' ipuin bildumaren gaztelerarako itzulpena izan da: 'Un corazón demasiado grande'. Bartzelonan egoitza duen Literatura Random House etxeak, Penguin Random House Grupo Editorial taldearen parte denak, eman du argitara.
Irabazleek ostiral honetan jaso dute saria, Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, antolatutako ekitaldian. Bertan izan da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, eta hala adierazi du sari honen garrantzia, Bernat Etxepareren hitzak gogora ekarriz: «Liburuak etxekoen plazara ez ezik, mundura jalgiko badira, ezinbestekoa da itzulpengintza. Beste hizkuntza batzuen plazara iristeko modua posible egitea. Eider Rodriguezek eta Lander Garrok bikain burutu dute itzulpen-lan hori, lankidetza eraginkorrean, ipuin bilduma gaztelerara itzuliz».
Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazak ere, bertan izan denak, hitz batzuk eskaini ditu sari honen helburuaren inguruan: «Finean, sari honek euskarazko lanen itzulpengintza eta argitaratzea sustatzea du xede, itzulpengintzak ezinbesteko zubigintza lana egiten duelako gure literaturaren eta munduko irakurleen, munduko beste kulturen artean».
Saria nori eman erabakitzeko orduan, epaimahaiak itzulpenaren kalitatea izan du kontuan, baita argitaletxeak egin duen sustapen lana ere. Hein batean auto-itzulpena izanagatik ere, epaimahaiak adierazi duenez, «itzulpena ona da eta idazleak ez du aukera aprobetxatu beste bertsio bat egiteko». Izan ere, itzulpena jatorrizko obrarekiko leiala dela azaldu dute, ez baitute «aldentzerik nabaritu». Argitaletxearen garrantziak ere paper garrantzitsua izan du obraren sustapen plangintzan; epaimahaiak plan hori trinkoa eta aberatsa izan dela argudiatu baitu.
Sariaren seigarren edizio honetan honako hauek osatu dute epaimahaia: Inaxio Garro, Euskara arduraduna Laboral Kutxan; Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria; Koldo Biguri, EHUko irakasle eta EIZIEko kidea (Euskarazko Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea); Elizabete Manterola, UPV/EHUko irakasle eta EIZIEko kidea; Kizkitza Galartza, Etxepare Euskal Institutuko Literatura Teknikaria, eta Lide Hernando, Etxepare Euskal Institutuko Komunikazio teknikaria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.