![EITBk eta ikus-entzunezko ekoiztetxeek hitzarmena berritu dute](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/19/media/cortadas/hitzarmena-kfj-U170429163928ErF-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![EITBk eta ikus-entzunezko ekoiztetxeek hitzarmena berritu dute](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/19/media/cortadas/hitzarmena-kfj-U170429163928ErF-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Lunes, 20 de junio 2022, 07:47
EITBk eta ikus-entzunezko ekoiztetxeek hitzarmena berritu dute euskal produkzio independentea sendotzeko asmoarekin. Testuak zehazten duenaren arabera ildo nagusietako bat genero berdintasunaren alde egitea izango da eta, horretarako, emakume profesionalen parte hartzea sustatzeko neurriak indartzea aurreikusten da.
Hitzarmena aurkezteko agerraldian EITBk zein IBAIA, EPE-APV eta APIKA ikus-entzunezko euskal ekoiztetxeen elkarteek «asmo irmoa» azaldu dute lanak produzitzeko, sortzeko eta garatzeko enpresari zein sormenari lotutako erabakiak hartzeko uneetan emakume gehiago egon daitezen. «EITBk babestuko dituen proiektuen % 40a, gutxienez, emakumeek sustatutakoak izango dira», aurreratu du Andoni Aldekoa zuzendari nagusiak.
Horretaz gain, testuak bere baitan biltzen du euskal errealizadore berriei babesa ematea eta sormen alorretako profesionalak ekoizpen independenteetan lan egitea lehenesteko konpromisoa. Ildo beretik, euskal ikus-entzunezko industria lehiakorra indartzeko, Euskadin inbertsioan parte hartzea du helburu konbenioak, ikus-entzunezko lanak aurretiaz finantziatuta.
Bai EITBk eta baita elkarteek ere nazioartean garrantzi handia izango duten ikus-entzunezko lanen garapena eta nazioarteko koprodukzioena sustatzea adostu dute. Lehentasuna emango zaio euskal kultura eta euskara nazioartean sustatzeari.
Azkenik, hitzarmenak azpimarra berezia jarri du mota guztietako ikus-entzunezko edukien kontsumoaren hazkunde iraunkorraren eta hedapenaren alde lan egiteko konpromisoan. Eduki hauek denetariko kanaletan zabaldu eta kontsumitu ahal izango dira, baina, bereziki, plataforma digital berrietan. Alde guztiak bat datoz euskal kultura-ondarea babesteko, sustatzeko, bultzatzeko eta ezagutzera emateko konpromisoa berrestea dela oinarria, bai eta ikus-entzunezko sektorean euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.