

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 21 de marzo 2025, 12:19
Begi-bistan dagoenari balioa emanez lan egiten du Nerea Urrestarazu (Donostia, 1975) ilustratzaileak. UPV/EHUko Arte Ederretan lizentziatua eta ikus-entzunezkoetan espezializatua, haren lana «beti» egon da irudiekin lotuta eta orain, ekaina bitarte, Aieteko Kultur Etxearen Ilustratzaileen Txokoan izango da ikusgai azken 20 urteetan egindako jarduna. Ez da lehen erakusketa izango, 2018an itsasotik Donostiarekin lerro zuzenez loturiko munduko 11 leku irudikatu zituen Ane Zaldibarrekin sortu zuen 'Begimugan'-en.
Bere ibilbidearen hasieran, 20 urte inguru eman zituen EITB eta Bainet Komunikazio Taldean telebistako errealizadore lana egiten. 2013an Koloreka (Koloreka illustration & Prints S.L.) sortu zuen, bere marka propioa, eta bertako zuzendari artistiko eta ilustratzailea da orduz geroztik. Proiektua istorioak kontatzen jarraitzeko asmoz sortu zuen Urrestarazuk eta estudioa, arte galeria eta denda da aldi berean. Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dago eta, bertan, bereziki Donostiari lotutako ilustrazioak topatu daitezke, egunerokoa estilo garaikide eta hurbilean irudikatzen dutenak.
Aipatutakoez gain Haur Literaturan ere agerraldia izan zuen 2024an eta, astebetez, haurrei zuzendutako albumak sortzeko prozesuan murgildu zen Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatzen duen Biko-Teka tailerrean Ekiñe Egiguren idazlearekin batera. Harkaitz Cano idazlea eta AItziber Alonso ilustratzailea izan zituzten gidari.
Urrestarazuren ilustrazioak dituen erakusketa martxoaren 19tik ekainaren 8ra izango da ikusgai, astelehenetan eta jaiegunetan izan ezik, itxita egongo baita. Hala, nahi duen orok asteartetik ostiralera (16:00-20:30 tartean), larunbat goizetan goizean (10:00-14:00) eta arratsaldean (16;30-20:00) zein igande goizetan (10:00-14:00) izango du aukera.
2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizabal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero, Irrimarra bikotea (Irene Irureta eta Karmele Gorroño), Ana Ibañez, Ane Arzelus, Iñaki Landa, Maite Rosende, Sandra Garayoa, Iban Illarramendi, Leire Salaberria, Ivan Mata, Arkaitz Barriola, Maitane Bautista, Mai Egurza, Raquel Samitier eta Olaia Martinez. Orain Nerea Urrestarazuren txanda da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.