Iker Mendia
Viernes, 26 de mayo 2023, 11:44
Ostegun honetan elkar Fundazioak Adunako egoitzan egindako banaketa Elkar Sarien bosgarren edizioa izan da. Ekitaldiak bi zati izan zituen: lehen tartean Ibilbideari elkar saria eman zitzaion Ikastolen Elkarteari, eta ondoren, Joseba Jaka bekarekin tartekatuta bi urtetik behin ematen den Proiektuari elkar saria eman zitzaion Eusko Ikaskuntzari. Ekitaldia amaitzeko, poesia emanaldia izan zen musikarekin lagunduta, Castillo Suarez idazleak eta Juantxo Zeberio musikariak eskainita.
Publicidad
Ikastolen Elkarteak «euskara eta euskal kultura zokoratuta eta galarazita zegoen garaian hasi eta gaur arte euskara erdigunera eramateko» egindako ibilbide «luze eta handia» nabarmendu zuen Elkarrek eta horrek ahalbidetu zuela belaunaldi batek euskara ikasi ahal izatea. «Orduan abiatutako lan horren emaitza da gaur egungo ikastolen sarea». Saria Jon Jakak eta Joxemari Sorsek eman zuten eta Ikastolen Elkartearen izenean Koldo Tellituk jaso zuen.
Bestetik, Eusko Ikaskuntzak jasota aipamenaren harira «Euskal kulturaren garapena, transmisioa eta biziraupena konplikatua da oso XXI. mendearen munduan, kultura txikia eta gutxitua baita zabalkunde handiagoko beste kultura batzuen altzoan -ez horregatik eskasagoa, ez baita gauza bera txikia eta eskasa izatea-», nabarmendu zuen Elkarrek. Hala, aurkeztutako proiektuaren emaitzak euskal kulturgileen eta erakunde publikoen eskura jarriko direla aurreratu zuen «denon artean Euskal Herrirako kultur politika egoki bat egiteko lagungarri izan daitekeelakoan». Mikel Esnal, elkar Fundazioko patronatuko kideak eman zuen saria eta Eusko Ikaskuntzaren izenean Ana Urkizak eta Iker Atxak jaso zuten saria.
Sari-banaketa egiteaz gain Elkar Fundazioak hil berri den Joan Mari Irigoien idazlea gogoan eduki nahi izan zuen ostegun honetan. Joxemari Sorsek, elkar Fundazioko lehendakariak, hartu zuen hitza Irigoien gogora ekarri eta izandako harremanagatik eta hark euskal kulturari egindako ekarpenagatik eskerrak emateko. «Umorea eta broma Joan Mariren bizitzaren parte ziren, baina Joan Mari hori baino gehiago ere izan da, idazle handia izan da eta ekarpen handia utzi dio euskarari eta Euskal Herriari. Hogeita hamar bat titulu utzi ditu helduentzako zein gazteentzako narratiba eta poesia liburuen artean. Nork ez ditu gogoan OIlarraren promesa, Poliedroaren hostoak, Babilonia edo Lur bat haratago nobelak, nabarmenenak aipatzearren. Literatura ona, hori da Joan Marik utzi diguna». Hitzen ostean, Irune Izquierdok egindako oroigarria eman zion Begoña Alkiza alargunari.
Azkenik, ekitaldia amaitzeko, poesia eta musika izan ziren. Castillo Suarez idazleak argitaratu berri duen 'Alaska' liburuko hainbat poema errezitatu zituen, Juantxo Zeberio lagun izan zuela pianoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.