Secciones
Servicios
Destacamos
Eneritz Artetxe Eizagirre eta Aitor Salegi Martija nagusitu dira aste-bukaera honetan Hondarribian eta Andoainen lehiatu diren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta seigarren final-zortzirenetan, hurrenez hurren 482,5 eta 470 puntu eginda. Saioen garaile izateaz gain, final-laurdenetarako txartela ere lortu dute Irungo eta Errenteriako final-laurdenetarako.
Bietatik lehena Hondarribiko Itsas Etxean izan zen eta Artetxerekin batera aritu ziren kantuan Aratz Igartzabal Bidegain (478), Unai Gaztelumendi Arandia (464,5), Oier Aizpurua Olaizola (445), Maddi Aiestaran Iparragirre (444,5) eta Ane Beloki Lopez (419,5). Gaiak Iban Narbaiza Cevidanesek eman zizkien eta lan puntuagarriak Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendik epaitu zituzten. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen.
Azkoitiko bertsolariak puntuazio altuena lortzeaz gain urriaren 27an Irunen izango den final-laurdenerako txartela lortu zuen. Han izango da 2019tik tokia bermatuta Oihana Iguaran, orduko txapelketako finalean kantatu izanagatik, eta 2024ko honetan Lasarte-Oriako lehian nagusitu zen Amaia Iturriotz. Gainerako hiruak aste-bukaera honetan Azpeitian jokatuko den azken final-zortzirenaren ostean jakingo dira, sailkapen orokorreko puntuazioz seigarren, hamaikagarren eta hamaseigarren sailkatua.
Atzo Bastero kulturguneko oholtzan lehiatu zen azken aurreko final-zortzirena eta Salegirekin batera izan ziren kantuan Eñaut Martikorena Lizaso (462), Andoni Mujika Izagirre (450), June Aiestaran Iparragirre (448), Manex Mujika Amunarriz (448) eta Endika Igarzabal Murua (437). Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili zen eta epaitzen, ostera: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Azkenik, idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen.
Bertsolari zestoarrak puntuazio altuena lortzeaz gain urriaren 20an Errenterian izango den final-laurdenerako txartela lortu zuen. Han izango da 2019tik tokia bermatuta Beñat Gaztelumendi, orduko txapelketako finalean kantatu izanagatik, eta 2024ko honetan Lazkaoko lehian nagusitu zen Oihana Arana. Gainerako hiruak aste-bukaera honetan Azpeitian jokatuko den azken final-zortzirenaren ostean jakingo dira, sailkapen orokorreko puntuazioz bosgarren, hamargarren eta hamabosgarren sailkatua.
Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.