

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Lunes, 24 de marzo 2025, 17:45
Enrike Lekuona ingeniari, ikerlari eta euskaltzalea 2017ko udan zendu zen eta 2019ko urrian udalbatzan adostu zen haren omenez ikerketa beka bat antolatzea, Hondarribiko historiarekin zerikusia duten alderdiak aztertu nahi dituzten ikertzaileentzat. Arma Plaza Fundazioak laugarrenez martxan jarri du beka hau eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 21ean itxiko da.
Bekaren zenbatekoa 10.000 eurotakoa da eta lantzeko gehieneko iraupena 18 hilabetekoa izango da, esleipen-datatik zenbatzen hasita. Ikerlanak originala eta argitaratu gabea izan behar da. Proiektua, azterketa eta memoria euskaraz egin beharko dira, Lekuonak landu zituen esparruetakoren baten inguruan: Itsasoa, arrantza, itsaso ondarea eta itsas emakume eta gizonen bizimodua; euskara; eta euskal kultura eta kultura ondarea.
Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribitarra omentzea da. Hala ere, Lekuona omentzeaz gain, bekaren helburua Hondarribiko alderdi kulturalen ezagutza zabaltzea eta ikerketa sustatzea da. Fundaziotik adierazi dutenez, «beharrezkoa da gure arbasoen bizitzari buruzko ikerketak egitea eta zabaltzea, historiari, paisaiari, arkitekturari, eguneroko bizitzari, janzkerari, ohiturei eta tresnei dagokienez, baita sinesmenei, dantzei, otorduei, jolasei eta bestelakoei dagokienez ere».
Lehenengo edizioan Aritz Díez eta Josu Narbartek irabazi zuten, 'Portuarrak. Begirada historiko bat Hondarribiko itsas-komunitateari' izenburuko lanarekin, eta 2024an garaileak Aitor Errazkin eta Letizia García izan ziren, orain 'Soziolinguistika eskolan: gaztetxoen hizkuntza ohituren mudantzarako gako' lana jorratzen ari direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.