Euskal kultura eta sormena mundura zabaltzeko podcasta

Lehen denboraldiko protagonistak Estibaliz Urresola zinegilea, Eneko Atxa sukaldaria, Sahatsa Jauregi artista, Hiromi Yoshida hizkuntzalaria eta Itziar Ituño aktorea izango dira

DV

Sábado, 12 de octubre 2024, 11:49

Estibaliz Urresola zinemagilea, Eneko Atxa sukaldaria, Sahatsa Jauregi artista, Hiromi Yoshida hizkuntzalaria eta Itziar Ituño aktorea izango dira Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura eta sorkuntza garaikidea kanpoan proiektatzeko abiatu duen 'basque' podkasteko lehen denboraldiko protagonistak. 2024ko urria eta azaroa artean argitaratuko dira, jatorriz euskaraz grabatu eta ingelesera bikoiztuko dira.

Publicidad

Oier Aranzabal kazetaria zinema, gastronomia, hizkuntza eta artearen munduko zenbait pertsona esanguratsuren etxera edo estudiora sartuko da, eta mikrofonoaren aurrekoan jarriko ditu elkarrizketa, narrazioa eta dokumental zatiak uztartzen dituen formatuan. Bost ataletan euren ibilbide pertsonal eta profesionalen berri emango dute, baita hausnarketan murgildu ere nortasunari, arrakastari, artearen definizio eta funtzioari zein euskararen etorkizunari buruz, besteak beste.

«Guretik abiatutako hausnarketak izango dira, izaera unibertsaleko gaiekin bat egiten dutenak, eta nazioarteko audientziekin konektatzea bilatzen dutenak», azaldu dute

Urriaren 15ean hasiko da Estibaliz Urresolari egindako elkarrizketarekin. Gainerako kapituluak bi astero plazaratuko dira urria eta azaroa bitartean hainbat podcasting plataformatan: Spotify, iVoox, Apple Podcast, Amazon Music eta Google Podcast. Etxepare Euskal Institutuaren webgunean ere entzungai egongo dira, https://www.etxepare.eus/eu/podcastak atalean. Ulu Mediarekin batera ekoitziko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad