
J. A.
Lunes, 10 de marzo 2025, 15:14
Josu Zubia magoak, Oihane Perea bertsolariak, Julen Agirre dantzariak eta Jexux Mari Irazu bertsolariak euskal kultura transmititzearen erronkak aztertuko dituzte martxoaren 21ean eta 22an Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan egingo diren jardunaldietan. Ildo berean, Nora Salbontxe eta Ane Ablanedo irakasleek eta Amaia Alberdi eta Idurre Alonso ikertzaileek euren ikuspegia azalduko dute 'Herrigintza eta Hezkuntza' mahai-inguruan. Ekitaldia irekia izango den arren, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.
Publicidad
Zubia Potx eta Lotx pailazoen taldeko kide da. Aspaldian ohartarazi du Euskal Herrian «magiatik bizitzea zaila» dela eta sektorea ez dela «ekosistema oso bezala landu. Horrek beharrak lausotzen ditu», dio. Oztopo horiek, zoritxarrez, ez dira magiara mugatzen. Hala, Oihane Pereak, Arabako txapela irabazi duen lehen emakume bertsolariak, lurraldeko esperientziatik abiatuta, Uxue Diaz de Ceriorekin batera 'Bertsolaritza erdalgunean, iraganeko gakoak eta egungo egoera. Arabako, etorkizunerako proposamen bat' aurkeztuko du. Lan horren xedea da bertsolaritzari buruz gehiago ikertzea, euskararen biziberritzeari ekarpena egiten jarrai diezaion.
Oinarrizko Hezkuntzako ikasleei (6-16 urte) garapen integrala eta gorputz-hizkuntza aberatsa eskaintzeko helburuarekin sortutako lana izango du mintzagai Julen Agirrek, Oinatz taldeko dantzariak. Azkenik, besteak beste 1997an eta 2001ean Euskal Herriko bertsolari-txapelketan finalista edo Bertsoa.eus bertsolaritzaren lehen atari digitalaren sortzaile eta sustatzaile izan zen Irazuk Adimen artifizialaren «bide-orri proposamena» eramango du.
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du eta, aipatutako programaz gain, Euskal Kulturaren Eragiletzako Masterreko tituludunek aurreko ikasturtean egindako master-amaierako lanen emaitzak aurkeztuko dituzte. Lan horietako batzuen bidez, euskal kulturak dituen erronkak azaldu nahi dituzte, eta hezkuntzan kulturaren hainbat eremu lantzeko irtenbideak eskaini.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.