

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Viernes, 21 de marzo 2025, 12:18
Emakumeak eremu digitaldean bistaratzearen kezkatik abiatuta hasi ziren elkartzen Euskal Wikiemakumeok eta, hasi zirenetik orain arte, 9.000 emakumeren biografiak sortu eta itzuli dituzte. Ostiralero biltzen dira Durangoko Andragunean eta bertako kide den Marisa Barrena wikilari, euskaltzale, ekintzaile eta bertsozale feminista elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak xehetasun gehiago jakiteko. Larunbat gauean izango da ikusgai ETB1en 21:00etan hasita, Donostiako eta Mendaroko bertso jaialdiekin batera.
Euskal Wikipedia emakumeen presentziaz hornitzen nola aritzen diren kontatuko du, baita aurrera begira dituzten erronkei buruz ere. Amuan ikus daitekeen bezala ez dute gelditzeko asmorik genero arrakala Euskal Wikipedian desagertu arte. 2017an %17koa zen emakumeen presentzia eta gaur egun %32koa.
Bertsolaritzak Euskal Wikipedian duen presentziari buruz ere arituko dira Marisa Barrena eta Mirari Martiarena. Baita, Barrenak berak bertsolaritzarekin duen harremanari buruz ere. Euskara irakasle zenean ikasleekin bertso saioetara egindako txangoak, gustuko dituen bertsolariak edo Izan Inurriren bertso saioei buruz hitz egingo dute.
Elkarrizketaz gain, azken bertsoaldiak ere ikusteko aukera izango da. Alde batetik, Donostiako Intxaurrondo auzoko 'Emakumea eta kirola' bertso saioa, Intxaurrondoko Emakumeen astearen baitan antolatu zutena. Ainhoa Urienek aurkeztu eta gidatu zuen saioa, eta bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Eli Pagola eta Oihana Iguaran.
Beste alde batetik, Mendaron, Motxaila egunaren baitan, urteroko jaialdia egin zuten. Hango bertsoaldiak ere izango dira entzungai Hitzetik Hortzeran. Joanes Illarregi, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalek egin zuten bertsotan. Gai-jartzaile lanak berriz Ainhoa Urbietak egin zituen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.