
J. A.
Jueves, 20 de marzo 2025, 17:26
Euskaltzaindiak seigarren aldiz plazaratu du antzerki ekoizpena sustatzea helburu duen Lautan Hiru laguntza. Deialdiaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Lanak bidaltzeko epea 2025eko urriaren 11n amaituko da, eta gidoia gehi proiektuaren ezaugarri nagusiak bidali beharko dira.
Publicidad
Euskararen Akademiak jakinarazi duenez, antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute, eta testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira, et areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, hau da, formatu txikikoak. Ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak, eta bakarrizketak onartuko dira. Gaia eta moldea libreak izango dira.
Epaimahaia Lautan Hiru antzerki jaialdiko arduradunek osatuko dute. Lan bakarra hautatuko du, eta laguntza ez ematea ere erabaki dezake. Epaileen erabakia apelaezina izango da. Saria 2.500 eurokoa izango da, eta hautatutako antzezlana 2026ko Lautan Hiru antzerki jaialdian estreinatuko litzateke (epaimahaiak jarraipena egingo dio ekoizpen prozesuari).
Hain zuzen, parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informazio gehien bidali beharko dute posta elektronikoz info@euskaltzaindia.eus helbidera, mezuaren gaian 'LAUTAN HIRU antzerki-ekoizpenari 2026ko laguntza' adierazita.
Bilboko Udalaren babesarekin 2020an sortu zuen antzerki ekoizpena sustatzeko laguntza, eta 2.500 euro emango dizkio hautatutako lanari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.