Borrar
'Hitzak Lege' erakusketa 2022ko maiatzaz geroztik hainbat hiritan izan da ikusgai.
Euskaltzaindiaren 'Hitzak lege' erakusketa ibiltaria, EHUren Carlos Santamaria zentroan

Euskaltzaindiaren 'Hitzak lege' erakusketa ibiltaria, EHUren Carlos Santamaria zentroan

Astearte honetan egingo da aurkezpen-ekitaldia Beronika Azpillaga, Xabier Ezeizabarrena, Miriam Urkia eta Gotzon Loberaren partze-hartzearekin

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 7 de abril 2024, 19:25

Euskaltzaindiaren 'Hitzak lege' erakusketa ibiltaria EHUren Carlos Santamaria zentrora iritsi da eta astearte honetan egingo dute aurkezpen-ekitaldia, eguerdiko 12:00etan. Beronika Azpillaga Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria; Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria; Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria eta Gotzon Lobera legelaria eta erakusketaren koordinatzailea izango dira bertan parte hartzen.

Euskaltzaindiak antolatu du erakusketa, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiekin, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, eta bere xede nagusia euskal hiztunek harreman juridikoetan euskara erabili dutela eta erabiltzen dutela azaleraztea da, Akademiak berak azaldu duenez.

Izan ere, eremu pribatuan bezala, esparru publikoan ere aurkitzen ditugu euskararen lekukotasunak: ohitura-zuzenbidean, foru-zuzenbidean, oinordetza-zuzenbidean, familia-zuzenbidean, administrazio-zuzenbidean, merkataritza-zuzenbidean eta zuzenbide konstituzionalean. Hala, 'Hitzak Lege' erakusketan ikus daiteke euskararen lurraldeetan instituzioek, ahoz bezala idatziz, hura jasotzen dutela zenbait jardueratan, batez ere, beste instituzio eta administrazio batzuekiko harremanetan. Edonola ere, hemen-hor-han dauden testu ugarien lagina baino ez da bildu, erausketaren antolatzaileek adierazi dutenez, askoz gehiago baitago.

25 panel eta lau hizkuntza

Hiru ataletan sailkatzen dira erakusketa honetako 25 paneletan ikusgai dauden dokumentuak: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Lau hizkuntzatan irakurtzeko panel horiez gain, hiru panel elkarreragilez, hiru panel argiztatuz eta bi mahaitxoz –jatorrizko dokumentuak erakusteko– dago hornituta.

Euskaltzaindiaren 'Hitzak lege' erakusketa 2022ko maiatzean aurkeztu zen Bilboko egoitzan eta lehenik Gasteizko Legebiltzarrean ikusi ahal izan zen urriaren 30era arte, ostean Nafarroako Parlamentuaren egoitzak hartu zuen azarotik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean–kasu honetan Nafarroan bertan ekoitzitako beste 25 bat idatzizko dokumentu erakutsi ziren, bai eta foru parlamentari zein Nafarroako lehendakarien audioak ere–, lekukoa Bizkaiko Batzar Nagusiek, gero Gipuzkoakoek eta horien ostean, Arabakoek.

Orain EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentroko Txillardegi aretoan izango da ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaindiaren 'Hitzak lege' erakusketa ibiltaria, EHUren Carlos Santamaria zentroan