

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 25 de noviembre 2024, 12:54
Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena pizteko eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko, eta denera 260 lan jaso dira, iaz baino 148 gehiago, inoizko parte hartze handiena izanik.
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoa da Arnasa Gara, eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.
Bada, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Arnasetik lehiaketak hiru kategoria ditu adinaren arabera (LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4), eta guztira 2.500 euro banatuko dira sei saritan. Aurtengo edizioan 260 lan jaso dira, aurreko edizioan baino 148 gehiago, eta publikoaren saria hautatzeko bozketa epea 4.200 bozka baino gehiagorekin itxi da.
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 udalerrik izan dute ordezkaritza hiru kategorietan. Bakoitzean, parte hartzaileek erronka bati egin behar izan diote aurre: LH 5. eta 6. mailako ikasleek beren herriko txoko kutunenerako bidea erakutsi behar izan dute; DBH 1. eta 2. mailetako ikasleek beren herrietako urteko egunik berezienerako nola prestatzen diren erakutsi behar izan dute; DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek, berriz, kazetari lanak egin eta kalean zehar jendeari galdetu behar izan diote herriko zein beste pertsonaren azalean jarriko liratekeen.
Lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketa ekitaldia azaroaren 28an izango da, Bergarako Seminarixoan (Gipuzkoa). Esti Curielek eta Amaia Ruiz de Galarretak aurkeztuko duten ekitaldia 18:00etan hasiko da eta amaieran luntxa eskainiko da.
Guztira, sei sari banatuko dira (2.500 euro), eta kategoria bakoitzean, epaimahaiak hautatutako lanik onenak 500 euroko saria izango du (guztira hiru). Horrez gain, balio bereko publikoaren saria ere banatuko da, bozketa bidez hautatua.
Bergarako Udalak, gainera, herriko lanik onenak saritu nahi izan ditu, eta 250 euroko sari bana emango die herriko bideo irabazleei. Sari hauek, besteak beste, IrriSarri Land, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, ihes-gela desberdinetarako sarrerak edo EITBko 'Goazen!' eta 'Irabazi Arte!' telesailen produktuetan gastatzeko bonuak izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.